Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Ekintzailetza

Ekintzailetza

Gipuzkoako Foru Aldundiaren xedea da ekintzailetza aintzat hartzen eta balioesten duen gizarte batean bizitzea, hura ekonomia eta gizartea eraldatzeko benetako palanka izan dadin, balioak eta jarrerak bultzatuko dira (sormena, tolerantzia, aurrera egin nahia, arriskuak hartzea, jakin-mina, aldaketa eta aniztasuna onartzea, ikasteko grina, eta abar), eta enpresa proiektu berri, aurreratu eta bideragarriak garatzeko konpromisoa hartu duten pertsona eta enpresei sostengua emango zaie proiektu horien fase guztietan.

Hori dela eta, zenbait neurri hartu nahi dira: batetik, barne ekintzailetzaren bidez enplegua (autoenplegua barne) sortzen duten enpresa eraginkor eta efizienteak sustatzeko, enpresa berriak sortzeko eta garatzeko (spin-off-ak, azelerazio prozesuak, balio erantsi altuko negozioak garatzeko laguntza, etab.). Eta bestetik, hezkuntza sistema osoan ekintzailetzaren kultura sustatzeko.

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekosistema ekintzaile bat garatu nahi du, ezaugarri hauekin:

  • Politikak, zerga-sistema eta administrazioa, merkatuak, azpiegiturak, lidergoa, babes eta laguntza elementuak integratuko ditu.
  • Ideia berrien garapena eta ideia horiek enpresa bideragarri bilakatzea modu azkarragoan ahalbidetuko du. Oinarrian bide-orri bat egongo baita honako hauek sustatuko dituena: enpresa-kontzientzia, enpresa-trebetasunen garapena, aukeraren ebaluazioaren eta aitorpenaren ideia, eta negozioen garapena; betiere enpresa-sorreraren faserik kritikoenetan eta lehen finkatze fasean jardunez. Ekintzailetza kultura sustatzea.
  • Kultura ekintzailea sustatzen lagunduko du. Eskuratzea eta garatzea aldaketa gaitasunari lotutako konpetentziak, norberaren ideien esperimentazioari loturikoak eta irekitasun eta malgutasun handiagoz erantzuteari loturikoak.