Iruzur fiskala

Ekin lanari!

  1. Jone eta Unai etxe bat erostera doaz eta saltzaileak etxearen prezioaren zati bat dirutan eskatzen die, horrela sinatuko duten kontratuan etxearen balioa baino gutxiago agertuz. Horrela, Jone eta Unaik erosketa horregatik ordaindu beharko luketen BEZa baino gutxiago ordainduko dute; eta, aldi berean, saltzaileak ere diru sarrera erreala baino txikiagoa aitortuko du.
    • Iruzurra dela esango zenukete? Zergatik? Horrela bada, zeintzuk egiten ari dira iruzur fiskala? Zergatik? Zeintzuk dira gizarteari begira izango dituen ondorioak?
    • Ezagutzen al dituzue antzeko kasuak? Aipatu.
    • Erosketa guztietan ordaindu behar da BEZa?
  2. Leireren etxean sukaldean obrak egin behar dituzte, eta iturginak bere aurrekontua eman die, bertan zenbait lan egiteagatik, BEZa barne, 1.830,00€ko gastua. Leireren gurasoek ez zuten espero hainbesteko gastua izango zenik, eta horrela adierazi diote iturginari. Honek gastua murrizteko asmotan, eskaini die BEZik, %21, gabe egitea. Erantzun ondorengoa:
    • BEZa zenbatekoa litzateke?
    • BEZik ez ordaintzeak zer dakar?
    • Zein da zuen aholkua Leireren gurasoentzat?
    • Eta iturginarentzat?
    • Gizarteko pertsona guztiok zergarik ordainduko ez bagenu, zer gertatuko litzateke?
  3. Irakurri EITBk argitaratutako bi berri hauek:

 

Eta munduan zer gertatzen da?

Iruzur eta ihes fiskalaren arazoa nabarmen areagotu da azken urteetan. Ekonomia mundu mailako bihurtzea eta aurrerapen teknologikoak iruzurra nazioartekoa bilakatzera eraman du. Hurrengo eginkizunetan munduan zehar, eta gertuago ere, zer gertatzen den aztertu ahal izango duzue.

  1. Iruzur eta zerga ihesaren arazoa nabarmen areagotu da azken urteetan, besteak beste, ekonomia eta iruzurra mundu mailakoak bihurtu direlako. Hona hemen 2011an Tax Justice networkek 145 estatuen ezkutuko ekonomiaren inguruko egoera aztertu ondoren argitaratu zuen txostena: Tax Justice network. Txosteneko 4. orriko taulan, besteak beste, honako datuak ageri dira:
    • GDP (Gross Domestic Product): BPG-Barne Produktu Gordina
    • GDP per head of population: BGP pertsonako
    • Size of Shadow economy: Ekonomia ezkutuaren tamaina, hau da ehunekoa BPGarekiko
    • Tax lost as a result of Shadow Economy: Ekonomia ezkutuaren ondorioz, ordaindu gabeko zergen zenbatekoa
    Erantzun ondorengo galderak:
    • Zein da Ekonomia ezkutuaren tamaina, ehunekoan, handiena duena?
    • Eta bigarrena?
    • Zenbatekoa du Espainiak?
    • Biztanleko zenbateko kopurua suposatzen du?
    • Denera, Espainiak, ordaindu gabeko zergak direla eta, zenbat diru galtzen duela kalkulatzen da?
    • Nahi baduzue azter dezakezue gehiago.
  2. Paradisu Fiskalak arakatzen: Iruzur handienak, hau da, diru kantitate handien jabe diren batzuek bere dirua nonbaiten "gorde" nahi izaten dute, eta horiei erantzuteko zenbait leku eta naziok "paradisu fiskala" eskaintzen diete. Irakurri hurrengo albistea eta erantzun galderak: Paradisu Fiskalak
    • Zein da paradisu fiskalen helburua?
    • Zein baliabide dituzte helburu hori lortzeko?
    • Zein irizpide jarri zituen Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA eta gazteleraz OCDE Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico) 1998an paradisu fiskalak hautemateko?
  3. Irakur ezazue Paradisu Fiskalei buruzko ondorengo albistea eta erantzun ondorengo galderari: Paradisu Fiskalak Eitb.eus
    • Zeintzuk dira paradisu fiskalen ezaugarri nagusienak? Zeintzuk erabiltzen dituzte paradisu fiskalak?
  4. Ondorengo helbidean, Europan gertatzen ari denaren inguruko datu esanguratsuak aurkituko dituzue: 2013/ 09/19 El Pais.com
    • Non ematen da iruzur fiskal handiena Europan?
    • Eta Espainian BEZ ez ordaintzeagatik zenbat galtzen da urtero?
  5. Zer da Offshorea? Hemen dituzu horren inguruko estekak:
  6. Ikus ezazue ondorengo bideoa: Europar Batasuna Iruzur Fiskalaren aurka. Eta egin taldean hausnarketa: Zein da kasu guztietan falta den zatia? Zein eragin du horrek?
  7. Iruzur fiskala egiteagatik (edo egin duten susmoagatik) ezagunak egin diren pertsonen eta kasuen adibideak bilatu egunkarietan, aldizkarietan, Interneten... eta osatu zerrenda bat ahalik eta zehaztasun gehienekin (nork, non, nola, zenbatekoa...)

 

Gure inguruan ematen da iruzurra?

  1. Irakurri ondorengo albistea: EITB.eus
    Zein metodo eraginkor proposatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun zuzendariak?
  2. Argia astekaria: Iruzur fiskala
    Hego Euskal Herrian urtero zenbatekoa da iruzurra?

Atzera