Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

ENTRE MARES

Erromako portuen kokapenak, azpiegiturak eta antolakuntza.

Irun, 2021ko azaroaren 3, 4 eta 5an.

Nazioarteko topagune bat da, Pisa hirian 2003ko azaroan egin zen Mar Exterior kongresuak hasitako lerroan aurrera egiteko baliagarri izango dena. Erromako portuei buruzko berrikuntza arkeologikoei zuzendutako lehen bilera zientifikoa izan zen Pisakoa. Orduan, gai hauek nabarmendu ziren, besteak beste: nabigazio-bideak, ontzigintza, itsas merkataritza eta portu-baseak. Horiek guztiak ikerketa lerro estrategiko bihurtu dira, azken urteotan, erromatarren iragana berreraikitzeko.

Hitzordu berri honen helburua da gaiari buruzko ezagutzak eguneratzea, kontuan hartuta azken urteetan egindako ekarpen eta emaitzak, eta, halaber, esparru geografikoa Atlantikotik Inperio osora zabaltzea. Abian diren ikerketetan oinarritutako elkarrizketa zientifikoaren bidez, alderdi hauen inguruko ezagutzak eguneratu nahi dira: azpiegitura horien funtzionamendua, lurreko komunikazio-bideekiko kokapena, instalazioen eraikuntza, eta portuen antolakuntza eta kudeaketa antzinatean.

Azken helburua da, hain zuzen, gaur egun erabilgarri dauden Erromako portuei buruzko erregistro arkeologikoen erradiografia lortzea. Kongresua Irunen egingo da, Iberiar penintsulako lehen portu erromatarra aurkitu zen lekutik metro gutxira.

 

Antolatzaileak: