Bertako flora gure lurraldean modu naturalean garatzen dena da. Espezie ezberdinak beren ingurunean zabaltzen dira eta, batzuetan, beste lurraldetara berez hedatzeko gai dira. Hori, betidanik gertatu den mekanismoa da eta fenomeno natural gisa ulertu behar da.
Hala ere, espezieak sakabanatzeko beste mekanismo bat ere badago, gizakiaren esku-hartze zuzenaren edo zeharkako ondorioz ematen denekoa, zeinaren bidez, mekanismo biologiko arrunten bidez lortu ezin diren lurraldeetara heda litezke. Hauei deitzen diegu flora aloktono edo exotikoa. Landare horiek sarritan leku berrira egokitzeko gaitasunik ez duten arren, batzuetan bertakotzea lortzen dute, eskualde berri horietan iraun eta ugaltzeko gai izatera iristen dira.
Bertakotutako flora aloktonoko espezie horietakoren batek, ugaltzeko ahalmen handia duelako edo beste mekanismo batzuk dituelako, flora autoktonoari edo tokiko ekosistemei kalte egiten dienean, flora exotiko inbaditzaileaz hitz egiten hasten gara, habitat naturalak ere eralda baititzake eta kontserbazio-arazo larriak sortu ere, bai espezieentzat, bai habitatentzat.
IUCNren arabera, maila globalean biodibertsitateak duen mehatxurik handiena suposatzen du, habitaten galeraren ondoren.
EAEren kasuan, ditugun 2.300 espezie inguru horietatik %20 exotikoak direla kalkulatzen da. Horien artean, zalantzarik gabe inbaditzaileak direnak guztizkoaren % 4 dira.
Horrelako espezieek ingurumenean duten eragin kaltegarriaren ondorioz, Europar Batasunak arazo hori sartu behar izan du kontserbazio-estrategietan. Era berean, Estatuko araudian jasota dago, baita berriki onartu den Euskadiko Natura Ondareari buruzko 9/2021 Legean ere.
Euskal legeak Espezie Exotiko Inbaditzaileen Euskal Katalogo bat sortzeko beharra ezartzen badu ere, oraindik ez da egin. Horregatik, EAEn ez dago gure problematika espezifikoa jorratzen duen katalogo propiorik, Estatukoa badugu, baina begi-bistako arrazoiengatik, ez da nahikoa.
Gai honetan eskumen zuzenik ez izan arren, Gipuzkoako Foru Aldunditik (GFA/DFG) gure lurraldearentzat lehentasunezkoak diren espezie inbaditzaileak kontrolatzeko jarduerak garatzen ari gara. Lehentasun horiek espeziearen sakabanatze-mailaren, ekosistemen gaineko eragin-mailaren eta habitat horien garrantziaren arabera zehaztu dira, baita habitat horien aurka jardun eraginkor eta efizienteak burutzeko gaitasun tekniko, zientifiko eta ekonomikoaren arabera ere.
Honako espezie hauen gainean jarduten dugu:
Departamentuak espezie inbaditzaileak kontrolatu eta desagerrarazteko egiten du lan Gipuzkoan, faunari nahiz florari dagokienez. Honatx laneko ildo nagusiak:
Behin espezie hori desagerrarazteko metodoak frogatuta, Urolako tartean, Azkoitia eta Azpeitia artean, eta Azpeititik behera, desagerrarazteko lanak abiatu dira. Ekintza horren bidez tarte zabal batean jardun nahi da eta lan jarraitu baten bitartez Urolako tarte horretan horren hedatua dagoen espezie hori desagerrarazi edo, gutxienez, erabat kontrolatzeko aukera egiaztatu nahi da, Gipuzkoako ibaietako beste zonalde batzuetara heda ez dadin.
Ekintza horretan bi Udalen lankidetzarekin lan egingo dugu, hori gauzatzeko aurrekontu bat dutenak, horretarako Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu diotelarik.
Ekintza Zerbitzuak zuzendu eta kontrolatuko du, era berean, desagerrarazteko lanekin jarraituko duena Urolan aurrez lan egin den tarteetan, eta udalak iristen ez diren tarteetan ere lan egingo du, igaraba desagerraraztea beharrezkoa baldin bada ondoren heda ez dadin.
.
Gipuzkoan bisoi europarra Kudeatzeko Plana onartu zenetik, Gipuzkoan bisoi amerikarrak duen presentziaren jarraipena eta kontrola egiteko lana burutzen zen, kontuan izanik espezie horren hedapena dela ziurrenera bisoi europarra kontserbatzeko arrisku handieneko faktorea. LIFE LUTREOLA proiektuarekin bisoi amerikarrak desagerrarazteko lanak indartu egin dira eta oso emaitza onak eskuratu dira hautemateko eta tranpak ipintzeko metodologia berria erabiltzeari esker: plataforma flotatzaileak; plataforma horiekin ehun bisoi amerikar inguru harrapatu dira azken lau urteetan.
Koipuaren (Myocastor coipus) berri Gipuzkoan duela 30 urtetik hona dago gutxienez, eta Frantziako hurbileko populazioetatik etorriak dira. Populazio horiek XIX. mendearen amaieran haien larrua ustiatzeko ekarritako koipu-aleekin osatu da. Espezie honen sakabanatze eremu handiena duela hamarkada bat hauteman zen Gipuzkoan. Orduan berretsi ahal izan zen Bidasoa, Urumea, Oiartzun eta Jaizubia ibaietako tarte ugari okupatu zituela, eta baita Txingudiko Badia (Plaiaundi, Oxinbiribil) inguratzen duten kostaldeko hezeguneak ere.
Arratoi musketadunari (Ondatra zibethicus) dagokionez, Nafarroan, Bidasoako arroan, 80ko hamarkadaz geroztik dagoela uste da, baina 2003. urtera arte ez zen halakorik berretsi. Lehenengoak bezalaxe, Frantziako lurretatik iritsi da gure lurraldera, Europara XX. mendearen hastapenean Bohemian (Txekiar Errepublika) egindako sarketa baten ondorioz iritsi zelarik. Bidasoa, Urumea eta Jaizubia ibaietako arroetan haren presentzia ezaguna da.
Espezie honetako populazioen kontrola arrantzaren bidez burutzen da. Modu horretan, egungo sakabanatze-eremuetatik harago hedatzea ekiditen da. Karramarro honen harrapaketa Leitzaran ibaira mugaturik dago, eta derrigorrezkoa da baimen bat eskuratzea Gipuzkoako Arrantza Federazioaren eskutik. Gaur egun, karramarro seinaledunaren harrapaketa arautzen duen Araudia argitaratzen da.
2010etik, Asiako liztorra edo liztor beltza deitzen diogun espezie hau erlezaintzan dagoen izurririk handienetako bat da Kantaurialde osoan. Erlezainak izan ziren lehenak konturatu zirenak liztorra gure lurraldera heldua zela, eta beraiek izan ziren lehenengoetakoak haren ondorioak sufritzen, baina denboraren poderioz, gero eta kolektibo gehiagori etorri zaio kaltea. Alde desberdinetako arazoak ekarri ditu:
Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako Katalogoan sartuta dago, 630/2013 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa eta Europar Batasunerako kezkagarriak diren Espezie Exotiko Inbaditzaileen zerrendan sartzekotan dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015 urtean protokolo bat jarri zuen mar txan haren aurka egiteko eta gaur egun ere martxan jarraitzen du.
Fauna eta Floraren Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoa erregistro publikoa da, izaera administratiboa duena, Euskadiko Natura Kontserbatzeko 16/94 Legez sortua.
Babeserako neurri espezifikoak eskatzen dituzten espezie, azpiespezie edo populazioz osaturik dago.
Katalogoan fauna edo florari dagokion espezie, azpiespezie edo populazio bat sartzeko Mehatxu Kategoria baten barnean sailkatu behar da aurrez. Era berean, babeserako neurri batzuk behar dira eta hura zehazki Kudeatzeko Plan bat idatzi behar da.