Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Praktika onak

Praktika onak

Atal honetan Gaztematika sistema osatzen duten eragile desberdinek burututako praktika onak kontsulta ditzakezu.

Gainera, praktika ona zer den eta praktika izatetik adibide eredugarria izatera pasatzeko bete beharreko irizpideak ere azalduko dira leku honetan. Zure esperientzia eta jakintza konpartitu nahi badituzu, zure praktika bidali dezakezu atalean azal dadin.

Arloko profesionala bazara, edo haur, nerabe eta gazteen inguruko interesa baduzu, adibide hauek erabilgarriak izango zaizkizu. Baliagarriak izan daitezkeen metodologiak, prozesuak eta esperientziak partekatzeko lekua da hau.

Azken praktika onak

GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak

2018·12·14

GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak

Gaztematikak (Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistemak) antolatuta, foroa da Gipuzkoako haurtxokoetan eta gaztelekuetan lan egiten duten hezitzaile zein suspertzaileek duten topalekua, intereseko gaiak landu, esperientziak trukatu, harremanak sendotu, eta Gaztematikako eta lurraldeko haurtxoko eta gaztelekuen sareko kide izateko sentimendua garatzeko.

DONOSTIA: Martx Up!

2018·09·30

DONOSTIA: Martx Up!

Martx Up! 18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideiak eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko ekimena da, hiritar aktiboak eta sortzaileak sustatzeko.

GAZTEMATIKA SAREA: Erasmus+ proiektuak

2018·05·24

GAZTEMATIKA SAREA: Erasmus+ proiektuak

Villabona, Usurbil eta Donostiako gaztelekuetako 15 neraberen eta Wiesbadengo 15 neraberen arteko trukea eginda. Herritartasun digitala ardatz hartuta, hainbat ekintza antolatu dira bi egonalditan; astebetez Zarautzen eta beste astebetez Wiesbadenen. Proiektuaren gastu guztia Europatik diruz lagundu da, Erasmus + programaren baitan.

AZKOITIA: Baratzegintza

2018·02·04

AZKOITIA: Baratzegintza

Haurrak naturara era dibertigarrian hurbiltzeko ekimena da. Azkoitiko ludotekako HH4-HH5 eta LH1-LH3ko haurrekin burutu da ekintza, hiru hilabetez.