TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza lurralde osoan transmititzeko. Hazieraren eremu hori hain aldakorra izanik, gainera, bizia eta malgua izan nahi du, unean uneko errealitatera eta eskaerara egokitu ahal izateko.
Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.
Gurasoei laguntza hori emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu zuen.
Aurreko ikasturtean programa honen hirugarren edizioa egin zen: gurasoei beren seme-alaben heziketa-prozesuan laguntzeko 134 hitzaldi eta tailer antolatu ziren Gipuzkoako 65 udalerritan. Hezkuntza-jarduera horiek elkarlanean garatu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sailek, guraso-elkarteek, ikastetxeek eta beste hainbat eragilek. Guztira, 2.898 gurasok hartu zuten parte, eta beren batez besteko balorazioa oso ona izan zen, 9,30koa hain zuzen ere.
2024-2025 ikasturtean laugarren edizioa egingo da. Bertan zenbait aldaketa egin dira, aurreko urteko esperientzian oinarrituta eta parte hartu zuten gurasoek proposatutako gaiak kontuan hartuta (750 gai-proposamen inguru egin dituzte). Esate baterako, gurasoen beharretara egokitzeko, 4 hezkuntza-jarduera berri sartu dira katalogoan.
GAIAK
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Gurasotasuna gauzatzeko modua nabarmen aldatu da gure gizartean. Beste arlo askotan gertatutakoarekin batera (familia-forma ezberdinak, genero-rolen aldaketa, kultura-aniztasuna...), hemen ere kontzeptu-aldaketa bat egon da. Izan ere, seme-alaben aldetik obedientzia eta diziplina lortzen oinarrituta zegoen guraso-autoritatearen ordez, konplexuagoa den eta lan gehiago eskatzen duen kontzeptu bat gailentzen ari da: gurasotasun arduratsuaren edo gurasoen erantzukizunaren kontzeptua, hain zuzen ere.
Horren arabera, gakoa jada ez da gurasoek seme-alaben obedientzia lortzeko autoritateaz baliatzea, aginte hori arduraz erabiltzea baizik; hau da, seme-alaben eskubideak zaindu daitezen erantzukizunez jokatzea, baina gurasoenak kaltetu gabe. Horrek barnean hartzen ditu haurrak eta nerabeak beren sozializazio-prozesuan parte hartzera bultzatzea, beren gaitasun kritikoak sustatzea eta, aldi berean, pixkanaka, beren autonomia eta herritartasun aktiboa sustatzea.
Gauzak horrela, gaur egungo aitei eta amei gurasotasun positiboaren ikuspegiak lagundu diezaieke beren seme-alaben heziketako eta hezierako jardunean.
Gurasotasun positiboa:
Gurasotasun positiboa da, funtsean, ikerketa sistematikoak pertsonen garapen psikologikoaren eraginaren arloan lortzen dituen aurkikuntzak familiei helaraztea; hau da, ebidentzia zientifikoan oinarritutako aurrerapenak haiei transferitzea. Hori familiek guraso izateko gaitasunak barneratzen dituztenean lortzen da; eta hala, seme-alaben garapen psikologiko osasungarria babestuko duen familia-testuingurua sortuko dute.
Gurasotasun positiboak harreman afektibo sano, babesle eta egonkorrak sustatzen ditu; errutina eta ohituretan egituratutako ingurune hezitzaile bat (arau eta baloreak malgutasunez transmititzen dituena) sortzen du; estimulazioa, babesa eta ikasteko aukerak ematen ditu; haurren eta nerabeen lorpenak eta gaitasunak aitortzea du oinarri; eta bide-laguntza ematen die beren egunerokotasunean. Aurreko guztia, gainera, indarkeria fisiko, emozional eta ahozkorik gabeko ingurune batean gertatzen da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sustapen-zerbitzuen laguntzarekin, Gipuzkoako guraso eta hezkuntza-eragileen (guraso-elkarte, hezitzaile…) eskura jarri du TREBA Gurasoak prestakuntza-jardueren katalogoa. Hala, eskaintza horretan agertzen den hitzaldi edo tailer bat antolatzeko ekimena, gaiarekiko kezka, interesa edo beharra duen edozein guraso edo hezkuntza-eragilerengandik abia daiteke.
Guraso edo bestelako hezkuntza-eragile batek bere udalerrian programa honetako gai jakin bati buruzko hitzaldi edo tailer bat antolatzea nahi badu, udaleko haur, nerabe eta gazteen sustapen-teknikariari egin beharko dio eskaera
Udalak jasotako eskaera guztiak baloratuko ditu (gaiak, datak, espazioak…). Balorazioa egin ondoren, udaleko teknikariak Aldundiko Gazteria Zuzendaritzari esango dio katalogoko zer prestakuntza-jarduera antolatu nahi duen edo dituen.
Hark Gipuzkoa osoko eskaerak aztertu, eta udal bakoitzari jakinaraziko dio berea onartu edo baztertu den, edo egin duen eskaeratik zenbat onartzen zaizkion.
Prestakuntza-jarduerek publiko orokorrarentzat izan behar dute (aforoa edo parte-hartzaileen muga bete arte). Nolanahi ere, aita edo ama orok izan behar du jardueretan parte hartzeko aukera, haren antolamenduan esku hartu duen elkarte batekoa izan edo ez.
Eskaeren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritzak eskubidea izango du antolatutako hitzaldien kopurua mugatu edo dosifikatzeko, esleitutako aurrekontua agortu arte.
KONTAKTUA:
TREBA Gurasoak programaren barruan katalogo bat. Leiho berrian irekiko da. osatu da gurasoei beren seme-alaben heziketa-prozesuan laguntzeko jorratuko diren 20 gairekin.
Formatua:
Izen-ematea:
Epea:
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.