TREBA Nerabeak

 

12-16 urte bitarteko Gipuzkoako nerabeei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da. Nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburua du. Horretarako, Treba programaren ildo hau nerabeen errealitate eta beharretara egokitzen saiatuko da, unean uneko tendentziak kontuan hartuz.

Programa hau baliatuz, nerabeei beren heziketa-prozesuan lagunduko dieten hainbat gairi buruzko ikastaro laburrak antolatu ahal izango dira Gipuzkoako udalerrietan: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak.

Horien helburua da neska-mutil gazteenen artean gaitasun emozionalak garatu eta osasun mentala sustatzea; Interneten eta sare sozialen erabileraren ikuspegi kritikoa eta arduratsua bultzatzea; sexualitateari buruzko hezkuntza integrala eskaintzea; eta helduarorako tresna praktikoak ematea.

 Nola funtzionatzen du?

Lau ikastaro-multzo antolatu dira aipatutako lau gaien inguruan: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak. Horietako bakoitzak oinarrizko ikastaro bat izango du, gaiari buruzko ikuspegi orokorra jorratuko duena, eta gaian sakontzeko beste bi. 

 

 Kontsultatu ikastaroen agenda: