Telefono ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 - 14:00
Hitzordua eskatu behar da 943 11 21 11 telefonoan
Galdera ohikoenen erantzunekin zerrenda bat osatu dugu.
Zerrenda honek ez badu zure kasua argitzen, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu kontsultak, kexak eta iradokizunak sistemaren bidez edo 943 11 21 11 telefonora deituz.
5 seme-alaba edo gehiago edo 4 seme-alaba (jaiotza edo adopzio anizkoitzeko kasuan) izateagatik kategoria berezia lortuta dutenen kasuan, kategoria mantenduko zaie nahiz eta, seme-alabak baja emateagatik, tituluan jarraitzen duten seme-alaben kopurua kategoria honetarako eskatutakoa baino gutxiago izan.
Bi ahaideak (gurasoak) tituluan sartuko dira ezkontzako edo erregistratutako izatezko bikoteen kasuan. Bestelako kasuetan bietako bat bakarrik.
Seme-alabek ezkongabeak egon beharko, dute gurasoekin bizi eta hauengandik menpekotasun ekonomikoa izan. Gainera 21 urtetik beherakoak izan beharko dute, edo 26 urtetik beherakoak ikasten ari badira. Desgaitasuna duten seme-alaben kasuan ez zaie kontutan hartuko adina.
Hala ere, behin titulua eskuratuta, egoera zibila, adina elkarbizitza eta menpekotasun ekonomikoaren baldintzak betetzen jarraitzen duten seme-alabentzat indarrean jarraituko du tituluak, nahiz eta hauen kopurua titulua eskuratzeko eskatzen zenaren azpitik egon, beste seme-alabaren bat bajan emateagatik.
Kasu hauetan titulua kategoria berdinarekin mantenduko da, orokorra edo berezia izan, lau seme-alabez osatutako eta diru sarrera txikiak izateagatik eskuratutako kategoria berezikoen kasuan izan ezik, hauei kategoria orokorrera pasako zaielarik.
Eskaera orria aurkeztu beharko duzu "titulua bikoizteko eskaera" dela adieraziz.
Familia ugariaren titulua eskatzen den lehen aldian edo titulua berritzen den bakoitzean postaz bidaltzen dira txartel indibidualak dagokion helbidera.
Agiri hori 5 urtetik gorako kideei aurrerara ematen zaie.
Familia ugariaren titulua bulego hauetako edozeinetan eska dezakezu:
Modu telematikoan ere tramitatu daiteke, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren web orriaren bitartez (www.gizartepolitika.eus). Horretarako, beharrezkoa da identifikazio elektronikoa edukitzea (B@kQa edo ziurtagiri digitala).
Azkenik, udal gehienetako gizarte zerbitzuek ere izapidetzen dituzte titulu hauen eskaera. Galdetu aldez aurretik zure udalean.
Iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago berritu daiteke familia ugariaren titulua.
Hala ere, tituluan edo titulua lortzeko beharrezko agirietan agertzen den daturen bat aldatzen bada, berritzeko eskatu beharko du:
Aurreko kasu guztietan, indarrean dagoen jatorrizko titulua entregatu behar da aldaketa hori egiteko.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi diren eta % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak izango dira onuradunak Desgaitasunaren txartela pertsonala eta besterenezina da, titularraren desgaitasun gradua egiaztatzen baitu.
Ondorioak izan ditzan, desgaitasunaren txartela beti aurkeztu beharko da dagokion identifikazio dokumentuarekin batera. D.N.I. o N.I.E.
Egokitzat jotzen badute, erakunde edo entitateek desgaitasunaren gradua onartzen duen ebazpena eskatu dezakete.
Kasu orotan, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak ofizioz indargabetuko du galdutako edo lapurtutako txartela.
Desgaitasun txartelaren indarraldia desgaitasunaren gradua onartzen duen ebazpenean adierazitakoa izango da. Iraupena zehaztugabea izan dezake, edo data zehatza izan dezake, balorazioan ezarritako behin-behinekotasunaren arabera.
Egoitza zentroetarako lekualdaketen kasuan, hiru egoera planteatu daitezke, ezaugarri eta prozedura desberdinak dituztenak.
(7/2015 Foru Dekretua, martxoaren 24koa. 33, 34 eta 36. artikuluak)
Deskribapena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare publiko edo sare hitzartuko plaza batean dauden pertsonek Gipuzkoako beste egoitza bateko plaza publiko edo hitzartu batera lekualdatzeko nahia dutenean.
Lekualdaketaren arrazoiak
Prozedura
Lekuz aldatzeko eskaera adinekoa dagoen zentroan bertan, oinarrizko gizarte zerbitzuetan edo Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan egin daiteke.
* Eskaera hau egiteko, zerbitzu horretarako indarrean dagoen araudian ezarritako prozedura jarraituko da.
* Eskaera hau egiteko, zerbitzu horretarako indarrean dagoen araudian ezarritako prozedura jarraituko da.
Mendekotasunaren laguntzak udaletako gizarte zerbitzuetan eskatuko dira eta, aurkeztutako dokumentazioa zuzena bada, eskaera Foru Aldundira pasako da. Bertan onartu edo baztertuko da eskaera egiten denetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez. Onartzen bada, ondorio ekonomikoak izango ditu eskaera dataren hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasita, hau da, atzerapenak jasoko dira prozedura luzatzen bada.
Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiltzaileek egin beharreko gehieneko ekarpen ekonomikoa zehazten du finantzatzen dituen egoitza guztietan, baina zenbateko hori desberdina da plazaren arabera.
Egoitzako erabiltzaileak inoiz ez du ordaintzen zerbitzuaren kostu osoa. Foru Aldundiaren finantzazioa dago beti, baita gehieneko ekarpena egiten duten pertsonen kasuan ere. Gehieneko ekarpena, zerbitzuaren kostuaren %75ean ezartzen da.
Juanak 700 euroko pentsioa du eta 16.000 euroko aurrezkiak. Mendekotasun handiko plaza bat behar du.
(*) adineko pertsonei eta beste adinekoei zuzendutako zerbitzuak.
Bai, 2008ko abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretuak, ezgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako Etxean programako banakako laguntzak arautzen dituenak, etxe barruan oztopoak kentzeko aurreikusten duen laguntza.
Labur-labur, laguntza horren inguruko ohar batzuk:
Zure eskualdeko egoitzak ikus ditzakezu ondoren adierazten den helbidean: http://www.behagi.eus/es/recursos/ Zentroen direktoriora eramango zaitu “eskualdea” (zure eskualdea), “zentro mota” (egoitza zentroak) eta “Kolektiboa” (adineko pertsonak) klikatuz, zentroak non dauden ikusiko duzu mapan.
Zentro bakoitzaren markatzaileetan sartuz gero, izena ikus dezakezu, eta izenaren gainean klikatuz oinarrizko datuetara sartu zaitezke (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, plaza kopurua…). Gainera, “mapa ikusi” hautatuz, zure eskualdeko egoitza ikusi dezakezu, kale mailarainoko ikuspegitik.
Haur edo nerabe bati laguntzeko modu bat da, zure familian hartuta:
Harrera ez da adopzioa, ezta ere adopziora iristeko bidea. Helburua ez da adingabearen familia ordezkatzea, une oro errespetatu behar baita.
Familia mota desberdinak daude eta zuk aukera dezakezu zer motatakoa izan nahi duzun, baliabideen eta prestakuntzaren arabera.
Larrialdikoa (gehienez ere 6 hilabete)
Berehalako arreta behar duten haurrei zuzendutakoa; kasu horietan, familiekin bueltatzeko aukera aztertzen ari dira oraindik. Hori balioztatzen den bitartean, haurrak larrialdiko familiekin biziko dira, gehienez ere 6 hilabetez.
Aldi baterako (gehienez 2 urte)
Kasu horietan, haur eta nerabeen familiak, profesionalen laguntzarekin eta lan eginda, seme-alabak ondo zaintzeko gai izango dira. Beraz, aldi baterako harrera familiek laguntza emango die adingabeei familietatik kanpo egongo diren denboraldi horretan (gehienez 2 urte) eta, horrela, zaindu egingo dituzte eta jatorrizko familiekin bueltatzeko baliabideak emango dizkiete.
Iraunkorra (iraupen mugagabea)
Antzematen denean haurrak ezingo duela familiarekin bueltatu, denbora gehiagoz haurrekin egoteko prest dauden familiak bilatzen dira. 18 urteko iraupena izan dezake.
Espezializatua
Haur batzuek premia bereziak dituzte edo arreta handiagoa behar dute; horregatik, bereziki prestakuntza espezifikoa duten familiak behar dituzte.
Harrera Familiei buruz informazio gehiagoEdozein pertsona edo familia, abentura honetan sartzeko prest baldin badago.
Hori bai, beharrezkotzat jotzen da: