Hariberria

Sexu indarkeriari arreta integrala emateko Gipuzkoako foru zerbitzua

24 orduz, 365 egunez

Indarkeria matxistaren biktimak, lagunduko dizugu.

Jakin ezazu zer hartu behar duzun kontuan indarkeria-kasu bat zehazteko.

Sexu indarkeriari ez. Ez zaude bakarrik

Urteko egun guztietan lagunduko dizugu, 24 orduz

Emakumea bazara

Orain edo iraganean sexu indarkeria pairatu baduzu munduko edozein tokitan.

Salatu izan baduzu zein ez.

Sexu indarkeria jasan duen emakume baten senidea edo hurbileko pertsona bazara eta egoera horrek eragin badizu.

Galdetu behar duzun guztia. Gure elkarrizketa erabat pribatua izango da.

Zer profesionalek artatuko zaituzte?

Gizarte langileek

Abokatuek

Psikologoek

Eta sexu indarkeriako egoera baten berri badut?

  • Egoera kontrolik gabekoa bada, jarri harremanetan arreta zerbitzuarekin edo deitu 112ra.
  • Sortu espazio seguru bat biktimak zurekin hitz egiteko aukera izan dezan.
  • Adierazi laguntza eskatzera lagundu diezaiokezula.
  • Gogorarazi lagundu diezaioketen profesionalak daudela.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak

Informazioa eta aholkularitza 24 orduz, urteko egun guztietan

Irakurri gehiago Diziplina anitzeko taldeak aurrez aurre, telefonoz edo telematikoki erantzungo du, pertsonen datuen babesa bermatuz.

Aurrez aurreko arreta, telefono bidezkoa, txat edo WhatsApp bidezkoa

Irakurri gehiago Harremanetarako hainbat bide eskaintzen dira, zerbitzura errazago iristeko.

Berehalako arreta integrala

Irakurri gehiago Bai gizarte larrialdian, bai krisian, epe laburreko laguntza eskaintzen da, biktimen eskubideak bermatzeko.

Arreta psikologikoa

Irakurri gehiago Emakume bakoitzak sexu indarkeriako eta indarkeria matxistako egoeren ondorioz dituen premiei helduko zaie, errekuperazioa errazteko helburuz.

Arreta eta orientazio juridikoa

Irakurri gehiago Eskubideei buruzko informazioa eta sexu indarkeriaren biktimentzako eta haien senideentzako aholkularitza eskaintzen da, arazo bakoitzaren araberako prozedura judizialaren inguruan.

Gizarte arreta

Irakurri gehiago Laguntza fisiko eta emozionala ematen da sarearen baliabide eta zerbitzuetara jotzeko, bai eta  errekuperazio prozesuan ere, pertsonaren ingurunera hurbilduz betiere.

Laguntza profesionala: esparru polizial, judizial, sanitario edo bestelakoan

Irakurri gehiago Bai larrialdiko lehen premietan, bai arreta integraleko prozesuan eta banakako arreta planean

Sexu indarkeriari buruzko sentsibilizazioa

Irakurri gehiago Orientazio eta aholkularitza espezializatua ematen zaie biktimei eta haien ingurukoei, eta profesionalei.

Espazio seguru eta konfiantzazkoa

Irakurri gehiago Segurtasuna bermatzen da bai maila fisikoan, bai prebentzio mailan, eta biktimen eta haien ingurukoen pribatutasuna zaintzen da bizipen pertsonaletan.