Dagoeneko hainbat herritar hasi dira gidabaimena euskaraz ateratzen
Gidabaimenak euskaraz ateratzeko materiala autoeskolen esku dago jadanik eta materiala paperean eta online eskura daiteke. Gaur egun ziklomotor eta kotxeetarako gidabaimenak dira euskaraz atera daitezkeenak baina, luze gabe, kamioi eta autobusenak ere atera ahal izango dira.
- 125
Ziklomotorreko eta kotxeko gidabaimena ateratzeko materiala euskaraz sortu zuten iaz Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak eta dagoeneko hainbat herritar hasi dira gidabaimena euskaraz ateratzen. Gipuzkoan asko dira euskarazko eskaintza egiteko materiala eskuratu duten autoeskolak eta orain aukera horren zabalkundea egiteko garaia da. Informazio guztia gidabaimenakeuskaraz.eus webgunean dago eskuragarri eta, besteak beste, hor ageri da euskarazko eskaintza egiten duten autoeskolen zerrenda.
Gaur egun ziklomotor eta kotxeetarako gidabaimenak euskaraz atera daitezke eta luze gabe egongo da prest autobus eta kamioietarako gidabaimena euskaraz ateratzeko materiala.
Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzaren lankidetzak lau helburu nagusi ditu:
- Gidabaimenak euskaraz ateratzeko aukerak bermatzea.
- Bide hezkuntzako formazio euskaraz jasotzeko aukera bermatzea.
- Euskaraz formazioa eman ahal izateko, euskarazko material espezializatua arloko profesionalen eskura jartzea (autoeskolak, irakasleak, eskolak...)
- Proiektua bizirik mantentzea, eguneraketak eta berrikuntzak txertatuz.