COVID-19aren eragina erakundeen komunikazio publikoan ikertu dute

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean garatzen duten Jendaurrean Erabili proiektuan “COVID-19aren eragina erakundeen komunikazio publikoan” ikerketa egin dute 2020 eta 2021 artean.

Komunikazio publikoan jarduten duten denetariko 18 erakunderen testigantzetan oinarritu dira ikerketaren ondorioak: enpresak, unibertsitateak, erakunde publikoak, sindikatuak, kultur-erakundeak…

Erakundeetan komunikazioan eta euskararen kudeaketan diharduten pertsonen bizipenak bildu dituzte Ikerlariek hainbat bidetatik: memoria-ariketa idatziak, eztabaida saioak, elkarrizketak… 2020ko martxotik aurrera pandemiaren agerpenak berebiziko eragina izan du erakunde horietako giro emozionalean, lanaren antolaketan, kanpo komunikazioa eta hizkuntzen erabileran.

Irakurri gehiago: https://soziolinguistika.eus/eu/2021/06/22/pandemiaren-agerpenak-proban-jarri-ditu-erakundeen-komunikazio-praktikak-eta-hizkuntzak-kudeatzeko-moldeak/