Ikusiker txostenak 2023: Gazteak eta telebista, Gazteak eta Informazioa, Twitter eta plataforma digitalak, Musika, irratia eta podcastak, TikTok, Youtube
Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak gazteek ikus-entzunezkoak ikusteko eta IKT edo Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen dituen behategia da. Ikusiker UPV/EHU, EITB, Tabakalera eta Kulturaren Euskal Behatokiaren arteko elkarlanaren fruitu da. 11-23 urte bitarteko euskal gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa eta IKTen erabilera aztertzen dituen ikerketa lerroa da. Helburua informazioaren eta komunikazioaren eta bereziki ikus-entzunezkoen kontsumoan ematen diren aldaketak aztertzea da.
Txosten hauek argitaratu dira, oraingoz, 2023an:
• 2023ko maiatza - Gazteak eta telebista
• 2023ko maiatza - Gazteak eta Informazioa
• 2023ko apirila - Twitter eta plataforma digitalak
• 2023ko martxoa - Musika, irratia eta podcastak
• 2023ko martxoa - TikTok
• 2023ko otsaila - Youtube
• 2023ko urtarrila – Instagram