Gazteak eta sare sozialak: Euskadiko gazteen ohiturak eta portaerak 2022an
Gazteen Euskal Behatokiak egin du txostena, 2022ko urriaren 25etik azaroaren 2ra online egindako inkesta bati 3.000 gaztek emandako erantzunetan oinarrituta. Bat-bateko mezularitzako aplikazioen ondoren, Instagram da gazteek egunero gehien erabiltzen duten sare soziala (%77.6) eta, batez ere, emakume gazteek erabiltzen dute (%83.1). Tik Tok da azken urteetan eguneroko erabileran gehien hedatu den sare soziala (2018an gazteen %0.8 erabiltzen zuen egunero eta 2022an %34.3k erabiltzen du). 15 eta 19 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok erabiltzen dute egunero. Sare sozialen erabileraren maiztasunaz gain, txostenak honako hauei buruzko datuak ematen ditu: Interneteko edukien sorrera, ziberaktibismoa, gazteek gehien jarraitzen dituzten youtuberrak, influencerrak eta gamerrak, sare sozialetan gehien erabiltzen diren hizkuntzak eta, azkenik, sare sozialen bidezko jazarpenaren pertzepzioa.