ChatGPT-k euskaraz nahiko ondo ulertu eta zerbait erantzuteko gauza badela konturatuta geunden, baina zelako erroreak egiten dituen ere ikusi dugu, errezeta edo instrukzio barregarri hauen kasuan bezala. Kontua da gaitasun hori asko hobetu dela 4.0 bertsioarekin (ordainpekoa). Honekin egindako frogak zabaldu ditu Beñat Erezumak. Adimen artifizialaren aditu euskaldun eta teknologia berrien pedagogoa igaro da ordainpekora, eta ChatGPT 4.0 darabil. Bere aburuz, euskarazko produkzioan askoz hobeto erantzuten du orain adimen artifizialeko sistema horrek.