Eneko Barberenak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria multinazionalen hizkuntza politika egokirako gakoen gaineko lanarekin
Bigarren saria Garikoitz Goikoetxeak jasoko du, azken datu soziolinguistikoaren arabera euskararen geografia berria proposatzen duen lanagatik. Jone Miren Hernandez eta Marta Luxanentzat izango da hirugarrena, generoak hiztunen kategorizazioan eta errepresentazioan duen eraginari buruzko lanagatik. Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal herriko Unibertsitateak antolatzen dituzten sarien banaketa ekitaldia abenduaren 14an izango da Donostian; UPV/EHUren Karlos Santamaria Liburutegiko Txillardegi Aretoan, arratsaldeko 5etatik aurrera.