Xedea izango da prestakuntzari, ikerketari eta dibulgazioari lotutako jarduerak eta proiektuak elkarrekin egitea, eta gustura agertu dira bai EITB eta bai EHU/UPV berau abian jartzearekin. Andoni Aldekoak lankidetzaren garrantzi berezia eta balio estrategikoa nabarmendu du, egungo aldaketa kultural, teknologiko eta digitalaren testuinguruan planteatzen diren erronkei aurre egiteko. Eva Ferreira errektoreak Unibertsitatea-Enpresa eta Unibertsitatea-Gizartea ikasgelak sortzean jarri du azpimarra, enpresa- eta gizarte-eragileekiko harremanaz prestakuntza, ikerketa eta ezagutza transferitzeko ildo espezifikoak artikulatzen direlako. Ana Irene del Valle Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoaren hitzetan, aukera emango du EITBren ekoizpen prozesuetara hurbiltzeko eta UPV/EHUko komunikazio graduetatik ateratzen den talentu gaztea identifikatzeko.