Google bilaketek euskara diskriminatzen dutela identifikatu du Puntueus Behatokiak

Interneteko bilaketen plataforma nagusiak haren algoritmoan egindako aldaketek zuzenean eragin diote euskarazko Wikipediaren bisita kopuruari. Behatokiak Interneten euskarak duen egoera ikertzea du helburu, baita .EUS domeinuaren egoera eta eboluzioa aztertzea ere. Aurten, urtez urte aztertzen diren adierazleez gain, Googlen bilaketa zerbitzuak euskara diskriminatzen duela pentsatzeko zantzurik badagoen aztertu da. PUNTUEUSek aztertutako laginean, Googlen bilaketa zerbitzuan euskara gaztelaniaren mesedetan diskriminatzen dela identifikatu dute, eta, ondorioz, euskarak Interneten duen ikusgarritasuna galdu duela nabarmendu dute.

Informazio gehiago: https://puntu.eus/google-bilaketek-euskara-diskriminatzen-dutela-identifikatu-du-puntueus-behatokiak/

​​​​​​