Dirulaguntzak

Dirulaguntzak euskararen erabilera sozialaren esparruan

Euskararen erabilera soziala hedatu eta indartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen dirulaguntzak egoitza elektronikoan ikus daitezke.

Dirulaguntza bat eskatu nahi izanez gero, nahitaez egin behar da egoitza elektronikoaren bidez.

2025

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak lau lerrotan banatuko ditu 2025eko dirulaguntzak. 610.517,00 euro bideratuko ditu euskararen erabilera sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egiten diren proiektu eta jarduerak laguntzeko.  Dirulaguntza lerro horiek Aldundiaren Plan Estrategikoarekin lerrokatuta daude eta helburua da euskararen erabilera lehentasunez ahalbidetzea bizitzaren arlo guztietan. 

2025ean emango diren dirulaguntzak:

  1. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  2. Itzulpen praktikak egiteko bekak
  3. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak irabazi asmorik gabeko entitate juridikoentzat.
  4. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak enpresa pribatuentzat.

Deialdia 2025eko martxoaren 14an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2025eko martxoaren 14tik apirilaren 14a arte, biak barne; Eskaera guztiak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira. 
 

2025-2028 epealdirako emango diren dirulaguntzak:

    Herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulaguntza lerroa lehenbailehen argitaratzeko lanean gabiltza, lau urteko indarraldia izango duena (2025-2028).