Atzealdea Anoetako «Lasarbe» A-14 Sektorearen Plan Partzialaren 2. Aldaketaren, eta Zumaia eta Zestoa artean Narrondo-Iraeta Txirrindu zein Oinezkoen Bidea Eraikitzeko Proiektuaren Ingurumen-Txostenak argitaratu dira

2024·10·03


Anoetako «Lasarbe» A-14 Sektorearen Plan Partzialaren 2. Aldaketaren, eta Zumaia eta Zestoa artean Narrondo-Iraeta Txirrindu zein Oinezkoen Bidea Eraikitzeko Proiektuaren Ingurumen-Txostenak argitaratu dira

 

Anoetako «Lasarbe» A-14 Sektorearen Plan Partzialaren 2. Aldaketaren, eta Zumaia eta Zestoa artean Narrondo-Iraeta Txirrindu zein Oinezkoen Bidea Eraikitzeko Proiektuaren ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren prozeduren barruan, Ingurumen Administraziorako Zuzendaritza Nagusiak dagokien planaren ingurumen-txosten estrategikoa eta proiektuen ingurumen-inpaktuaren txostena egin ditu hurrenez hurren.

Txostenek ondorioztatzen dute planaren aldaketak eta proiektuak ez dutela ingurumen ebaluatzeko prozedura arrunta egin behar, zeren eta ez baitute eragin adierazgarririk sortuko ingurumenean, baldin eta bermatzen badute haien garapen eta ezarpenean ingurumen integrazioa hobetzeko ezarri diren baldintzak beteko dituztela.

Dokumentazioa