Eraikin eta instalazio foralak

                                                

GFAren kudeaketa energetiko egokia, Aldundia enpresa publikoa den heinean, ezinbestekoa gertatzen da hainbat ikuspuntutatik, eta horien artean nagusiak aipatzearren:

  • energiaren alorrean dituen eraginak onartu eta zuzentzea
  • bere funtzionamenduak dakarren gastu publikoaren murrizketa
  • eredu gisa duen jokabidearen eragina, ondorioa eta obligazioa

Zuzenean edo zeharka aurrekontuetatik ordaintzen diren eraikin, instalazio, ekipamendu eta zerbitzuen bolumena eta garrantzia hain da handia ezen instituzio osoan energiaren sistematizazioa, kontrola, analisia, azterketa, planifikazioa, proiektua eta kudeaketa eskalan egiteko tresna bereziak prestatu eta zabaldu behar baitira, eta ahalegin hori energiaren alderdiarekin zerikusia duten erabakietan nolabait esku hartzen duten eragile foral guztiak inplikatzeko moduan egin beharko litzateke. Hori guztia Gipuzkoa Energia Foru Planean islatua geratzen da, GFAren Kudeaketa Energetiko Iraunkorra izeneko 7. Lerro Estrategikoan, hain zuzen ere.