Gipuzkoako plangintza energetikoa

  •                                                   2050 Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia
  • Energia Energetikoki eraginkorrak diren komunitateak
     
Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentua buru-belarri murgildu da energia-plangintzan. 2050 Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia 2021eko abenduaren 21ean onartu zen, eta Urola Erdia, Urola Garaia, Urola Kosta, Debabarrena, Debagoiena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Goierri, Bidasoa-Txingudi eta Beterri Buruntza eskualdeetako energia-planak bultzatzen jarraitzen da.

Departamentuaren ustez, berebiziko garrantzia du toki-erakundeek (Aldundiak berak, udalek eta beste toki-erakunde batzuek) batera lan egiteak energiaren arloko ekintza-plano koordinatua bultzatzen, biztanleriaren ikuspegitik, sektore kontsumitzaile guztiak inplikatuz (hiri- eta landa-etxeak, produkzio-sektore guztiak, zerbitzu publikoak, etab.).