Oinarrizko kontzeptu orokorrak

Zer da proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa

Ingurumenaren gaineko ondorio adierazgarriak dituzten edo izan ditzaketen proiektu jakin batzuk prestatzean eta abian jartzean ingurumen-alderdiak, edo modu orokorragoan, jasangarritasun-irizpideak, integratzeko helburua duen prozedura tekniko eta administratiboa da, hain zuzen, modu arrazoituan landutako alternatiba multzo baten aurrean, egokiena hautatzeko eta proiektuak ingurumenean eta gizakion ongizatean izan litzakeen ondorioak prebenitzeko eta zuzentzeko.

Definizio horri dagokionez, proiektutzat hartzen da obra, eraikin edo instalazio bat egikaritzea edo ustiatzea dakarren jarduketa oro, baita eraistea edo botatzea ere, edota ingurune naturalean edo paisaian egindako edozein esku-hartze, barnean hartuta natur baliabideen, lurzoruaren, zorupearen eta itsasoko uren ustiaketa edo aprobetxamendua helburu dutenak.

 

1. Estatuko legedia

       Textu kontsolidatua -Erderaz-

2. Autonomia erkidegoko legedia

Aplikatu beharrekoa da, betiere Estatuko legediaren oinarrizko alderdiekin kontraesanik sortzen ez bada edo/eta ingurumen babeserako arau gehigarritzat jotzen denean.

3. Ezarritako Prozedurak

     Lehen aipatutako Estatuko eta Autonomiako araudiak bi prozedura mota bereizten ditu proiektuen ingurumen-ebaluaziorako:

- Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua

 

Sustatzailea: pertsona fisiko zein juridiko oro, publiko zein pribatu, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren aplikazio-eremuan jasotako proiektuak gauzatzeko asmoa duena, baimena emateko eskumena duen administrazio dena delakoa izanda ere.

Organo substantiboa: proiektuaren helburuaren arabera, baimena emateko eskumena duen herri-administrazioko organoa.

Ingurumen-organoa: herri-administrazio eskumenduneko organoa, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko espedienteen analisi teknikoak egiteaz arduratzen dena.

10/2021 Legearen 62. artikuluan xedatutakoari jarraituz Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionean proiektu bat baimentzeko eskumena, Aldundiaren barne-antolamenduan ingurumen-gaietarako eskumenak esleituak dituen departamentua (gaur egun Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentua) arduratuko da proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteaz, eta horrenbestez, baita ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta ingurumen-inpaktuaren txostena egiteaz ere.

Erasandako herri-administrazioak: jarraian adierazitako gaietan eskumen espezifikoak dituzten herri-administrazioak: biztanleria, giza-osasuna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, fauna, flora, lurzorua, ura, airea, zarata, faktore klimatikoak, paisaia, ondasun materialak, kultur ondarea, lurralde-antolamendua eta hirigintza.

Publiko interesduna: Kontzeptu honen barruan sartzen dira ondokoak:

  1. Pertsona fisiko zein juridiko oro, bai ingurumen-ebaluazioa bete behar duen plana edo proiektua sustatzen badu eta bai plana edo proiektua baimentzeko prozeduran hartutako erabakiarengatik bere eskubide zein interes legitimoak, banakoak nahiz kolektiboak, erasanda gerta litezkeela uste badu.
  2. Irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko oro (elkarteak, fundazioak, eta abar), betiere honako eskakizunak betetzen badituzte:
    • Beren estatutuetan adierazitako xedeen artean egotea oro har ingurumena edo bereziki ingurumen-elementuren bat babestea, eta xede horiek ingurumen-ebaluazioaren eraginpean egotea
    • Gutxienez bi urtean legez eratuta egotea eta beren estatutuetako xedeak lortzeko beharrezko ekintzak modu aktiboan gauzatzen ematea
    • Aztergai den planaren edo proiektuaren eraginpeko lurralde-eremuan garatzea, beren estatutuen arabera, dagokien jarduera

Publiko orokorra: pertsona fisiko zein juridiko oro, baita horien elkarteak, erakundeak eta taldeak ere, aplikatu beharrekoa den araudiaren arabera eratuta badaude, eta publiko interesduntzat hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte.