Zabor sakabanatuaren jatorri eta pilaketa fokuen inbentarioa

 

Itsas inguruneko zabor-isuriak arazo globala eta areagotzen ari dena da eta beharrezkoa da arazoa leheneratzeko neurriak hartzea. Europako Ingurumen Agentziaren (EIEA) arabera, urtero 10 milioi tona zabor joaten dira munduko itsaso eta ozeanoetara. Era berean, kalkulatzen da hondakin horien %20 itsas jardueretatik datorrela, eta gainerako %80a lehorretik, neurri handi batean,  kontzientziazio publikorik ez dagoelako, eta horrek ibaietan amaitzen duten hondakinak kontrolik gabe isurtzea eragiten duelako, azkenean itsaso eta ozeanoetara iritsiz.

Hainbat azterlanek adierazten dutenez, Bizkaiko Golkoa ez dago itsas zaborraren presentziatik kanpo. Adibidez, LIFE LEMA proiektuan egindako mikroplastikoen laginketak kostaldean zehar mikroplastikoen kantitate handiak daudela adierazten dute. LIFE LEMA proiektuak, problematikaren ezagutza sakontzeaz gain, besteak beste, itsasoko zaborra urrutitik detektatzeko tresnak diseinatzen eta abian jartzen lan egin du, adibidez, ur gaineko itsas hondakinak pilatzeko probabilitate handiena duten itsas eremuak aurreikusiz.

Zabor sakabanatuek sortutako arazoari aurre egiteko helburuz, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-20303 Plan Integralak, hondakinen prebentziorako programan, ingurumenean sakabanatutako zaborra prebenitzera eta murriztera bideratutako jarduera-ildo bat jasotzen du, zehazki, sakabanatutako zaborraren jatorri-fokuak aztertzea, eta lehorreko, ibaietako, kostaldeko hareatzetako eta itsas inguruneetako zaborra prebenitzeko eta murrizteko neurri sorta bat definitu eta garatzea, hori guztia herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko neurriekin batera.

Testuinguru horretan, 2019-2020 aldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako kostaldeko, ibaietako eta lehorreko inguruneetako zabor sakabanatuaren jatorri eta pilaketa fokuen inbentarioa eta sakabanatutako zaborren arazoa prebenitzeko eta zuzentzeko ekintza plana definitu zuen.

Planak 3 esku-hartze programatan ( Informazioa eta Sentsibilizazioa, Prebentzioa eta Zuzenketaeta Jarraipena eta Zaintza) banatutako 24 ekintza biltzen ditu, 2020-2024 aldirako epealdian burutzea aurreikusita daudenak.

Planaren garapenarekin batera, bi azterlan egin dira, batetik, sakabanatutako zaborren arazoaren aurrean biztanleriaren jokabidea jasotzen duena, eta, bestetik, zaborrak biltzeko jarduerak modu arduratsuan garatzeko informazio praktikoa.

Gipuzkoako biztanleriaren jokabideen azterketa hondakinak ingurumenera botatzeari dagokionez.

Ingurune naturalean sakabanatuta dauden zaborren bilketa arduratsurako gida.