Kirolgi

Misioa:

Kirolgi Fundazioa irabazi asmorik gabeko entitatea da eta bere helburua da Gipuzkoan kirol ez profesionala sustatzea eta garatzea, arreta berezia errendimenduko kirolean jarrita, horretarako babesle publiko zein pribatuak bilatuz.

Arau Esparrua:

Kirolgi Fundazioak arau hauek definitutako esparruan garatzen du bere jarduera:

-     Kirolgi Fundazioaren estatutuak.

-     2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena.

-     9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskadiko fundazioei eta horien garapenari buruzkoa.

-     15/2019 Dekretua, uztailaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena.

-     Agindua, 2018ko apirilaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zei-naren bidez zehazten eta onartzen baitira formatu digital edo telematikoko zenbait inprimaki, fundazioek eta onura publikoko elkarteek erabil ditzaten, urteko kontuak EAEko Fundazioen Babesletzari eta Onura Publikoko Elkarteen Babesletzari aurkezteko.

-     Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Araua, Irabazirik gabeko Entitateen Zerga Erregimen eta Mezenasgoaren Zerga Onurari buruzkoa (GAO. 2004-04-19)

-     Administrazio eta ekonomia/finantza alorretako legedi orokorra eta komuna.

-     Irabazi asmorik gabeko entitateentzako Kontuen Plan Orokorra.

-     Sektore publikoko fundazioei aplikagarri zaien araudi osagarria.

Organigrama:

Kirolgi Fundazioa bederatzi lagunek osatutako kirol patronatu bat da; lehendakariak, idazkariak (hitzarekin baina botorik gabe) eta zazpi kidek osatzen dute, eta urtean bi edo hiru aldiz biltzen da.

Kirolgi Fundazioak batzorde betearazle bat du, fundazioaren kudeaketa estatutu bidez eskuordetzan eman izanaren ondorioz, eta patronatuko hiru kidek osatzen dute: lehendakariak, idazkariak eta kide batek.

Kirolgi Fundazioaren bi organo horiek osatzen dituzten kideak Gipuzkoako Foru Aldundikoak dira, eta ez dago bateraezintasunik horiek patronatuko kide izendatzeko, Aldundiaren Gobernu Kontseiluak izendatzen baititu, eta horien kargu politikoari lotutako ondasunen eta interesen adierazpena www.gipuzkoa.eus web orrian dago eskuragarri, hala erabaki duten kasuetan.

KIROLGI FUNDAZIOAREN PATRONATUA:

Presidentetza:

•  Goizane Alvarez Irijoa. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua.

 

Curriculum vitae

 

Idazkaria:

•  Isabel Arriola Goenaga; Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren Lege Aholkularitza eta Koordinazio Atalburua.

Bokalak:

 • Marta Pastor Bañales; Kiroletako zuzendari nagusia.

Curriculum vitae

 • Nerea Isasi Bedayo; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren titularra.

Curriculum vitae

 • Iker Goiria Etxebarria; diputatu nagusiaren aholkularia.

Curriculum vitae

 • Jose Enrique Corchon Alvarez; Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia.

Curriculum vitae

 • Mikel Pagola Tolosa; Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko zuzendari nagusia.

Curriculum vitae

 • Isaac Palencia Caballero, Gazteriako zuzendari nagusia.

Curriculum vitae

 • Lore Suarez Linazasoro, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuaren aholkularia.

(*) Kirolgi Fundazioaren estatutuetako 13. artikulua.- Karguak doakoak izango dira.

KIROLGI FUNDAZIOAREN BATZORDE BETEARAZLEA:

Presidentetza:

•    Goizane Álvarez Irijoa; Kiroletako zuzendari nagusia.      

Idazkaritza:

•    José Enrique Corchón Álvarez; Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia.

Bokalak:

•    Marta Pastor Bañales; Kiroletako zuzendari nagusia.

(*) Kirolgi Fundazioaren estatutuetako 13. artikulua.- Karguak doakoak izango dira.

Egoitza:

Kirolgi Fundazioaren egoitza honako hau da: Kirol Etxea, Anoeta pasealekua 14, 20014 Donostia.

Harremanetarako:

Telefonoa:  688 618 768

e-posta:  fundazioa@kirolgi.org

Langileak:

Kirolgi Fundazioak ez du berezko langilerik eta azpikontratatu egiten du kudeaketa administratiborako, ekonomikorako eta kirol kudeaketarako laguntza teknikoa.