Gipuzkoa, toki on bat kirolerako. Zaila da ez topatzea gure kaleetan norbait txirrindan, korrika edo kirol instalazio batera doana, kirol poltsa bat eskutan daramala. Larunbatetan familia ugari dabil gure hiri eta herrietan, etxeko txikienak lagunduz eskola kiroletako ekimenetara. Hemen kirola egitea, antolatzea eta ikustea dugu gustoko. Kirol praktika, boluntariotza eta kirol probetara bertaratzen den jendearen estatikak, bereziki kirol proba herrikoietara, Europa mailako altuenen artean daude. Dagoeneko kirola praktikatzen baduzu maiz, toki on batean zaude, aukera desberdinez inguratua, erakunde eta pertsona ugariz inguratua, aktiboa mantentzen lagunduko zaituztena. Oraindik lortu ez baduzu ere, toki on batean zaude. Sartu webgunean eta kirol gipuzkoarrarekin hunkitu zaitez. Erraz jartzen dizugu.
Kirol arloko informazioa jaso nahi duzu zure posta elektronikoan?
Goizane Álvarez: "Beharrezkoa da nahi den eragina ez duten politikak zalantzan jartzea, begirada aldatzea zer aldatu behar den, zer mantendu behar den eta zer den premiazkoa identifikatzeko".
Telebistako audientziak hobetzea, estadioetako asistentzia handitzea eta emakumezkoen futbola kudeatzen duten erakundeen profesionalizazioa sendotzea, etorkizuneko erronken artean.
Gaur goizean aurkeztu da ofizialki Kirolgala 2024, abenduaren 20an FICOBAn egingo dena. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak antolatzen du urtero Gipuzkoako kirolaren festa handi hau. Ekitaldi horretan, kirolariak, klubak eta erakundeak omentzen dira, beren dedikazioarekin eta lorpenekin lurraldeko kirolari distira ematen diotelako.