Kirol politikak, desberdintasuna eta gizarte inklusioa.

 

Data:    2018/05/24

Tokia: Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián.

 

Hartzaileak:

Jarduera fisikoaren eta kirolaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen sektoreetan lan egiten duten eragileak.

 

Sinopsia:

Jarduera fisiko ezak gehiago eragiten die gizarte mailan ahulenak diren pertsonei; izan ere, baliabide ekonomiko gutxien dutenek, ikasketa maila apalekoek, emakumeek, adinekoek, eta ingurune apaletan bizi direnek jarduera fisiko gutxiago egiten dute. Kirola harreman iturri garrantzitsua da, baina harreman horietan gizartean dauden gizarte bazterketako jokabideak errepikatzen dira. Beste arlo batzuetan, osasunaren sustapenean, esate baterako, ibilbide luzea egin da, baina kirol arloan gizarte bazterketaren aurkako borrokak ez du lekurik izan orain arte. Eraldatzailea izan dadin, ezinbestekoa da ekintza egituraratua, zabala, eta tokiko esparruari arreta berezia jartzen diona, hor eskaintzen baitira hurbileko kirol zerbitzuak Jardunaldian gizarte bazterketaren aurkako egungo kirol politiken egoera azalduko da: abian dauden jarduerak, jardunbide onen adibideak, eta administrazioek, klubek, federazioek eta kirolaren esparruko beste entitate batzuek dituzten erronka nagusiak.