Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Amezketako Udalak omenaldia egin diote Jokin Altuna pilotariari, hirugarren aldiz buruz buruzko txapelketa irabazteagatik. Ekitaldia gaur 18:30tan Amezketako Kultur Etxean egin da, eta bertan izan dira Mikel Arteaga Amezketako alkatea, Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua, Eider Mendoza diputatu nagusia eta Altunaren senide eta lagunak bertako bizilagunekin batera.

Gehiago irakurri

Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.

Gehiago irakurri

Goizane Álvarez: "Biltzarrak jarduera sorta zabala eskainiko du, besteak beste, hitzaldiak, mahai inguruak eta tailerrak. Horietan, funtsezko gaiak jorratuko dira, hots, emakumeek futbolean duten parte hartzea, futbol jarduera uztea prebenitzeko estrategiak, soldata berdintasuna, aukera berdintasuna, eta emakumeen futbolak komunikabideetan duen ikusgarritasuna".

Gehiago irakurri

Kirol hitzordua Donostiako Illunbe Arenan izango da, maiatzaren 10etik 12ra. Fan zone musika eta inklusiorako gunea izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaritzak antolatuta. Mugikortasuneko, Turismoko eta Antolaketako Departamentuak sustapen-bideo bat jarri du abian, Donostiara lehiaketaz gozatzera datozen pertsona guztiak lurraldeko beste toki batzuk ezagutzera anima daitezen.

Gehiago irakurri