Alkoholaren publizitatea eskola adineko kirolean
 

Ley 34/1988, de 11 de noviembre, General de Publicidad (3. artikulua) eta Ley 1/2016, de 7 de abril, de Atención Integral de Adicciones y Drogodependencias (26, 27 artikuluak) legeen arabera, kiro-jardueran adin txikiko pertsonek parte hartzen badute, alkoholaren publizitatea galarazita egongo litzateke, alhokolaren gradua edozein izanda ere. Publizitate-balioa izango du soilik lehiaketa bat dagoenean eta adin txikiko kirolari batzuk dagokion materiala erabiltzen ari direnean.

Horrez gain, 18 urtetik gorako pertsonek parte hartzen duten kirol-jardueren kasuan, 1/2016 Legeak (30. artikuluan) honako debeku hau ezartzen da: 20 gradu baino gehiagoko edari alkoholdunen publizitatea ezartzea kirol jardueretan. Debeku hau, sendoagoa da adingabeei zuzendutako lehiaketak badira.

Azkenik, edari jakin baten gaineko publizitatea egiten ez den kasuetan, adierazitako legearen 30.1 artikuluak debekatu egiten du izen eta grafismoengatik edari alkoholdunen publizitatea zeharka ekar dezaketen marken publizitatea (adibidez: ardo bodega).