Emakumea eta kirola

 

Gipuzkoaren bereizgarrietako bat, historikoki, lurralde osoan errotutako kirol praktikaren kultura izan da, non emakumezko kirolaria funtsezko eragile den.

Orri honetan, EMAKUMEA ETA KIROLA programaren barruan egiten ari denari buruzko informazioa eta KIROLAREN ARLOKO BERDINTASUN planarekin lotutako dokumentazio interesgarria eskura dezakezu.

Zuzendaritza honek emakumezkoen kirolaren garapena sustatu, babestu, lagundu eta bistaratu nahi du. Oinarritik eliteraino, emakumezkoen kirola sustatzeko eta bistaratzeko dinamikak, proiektuak eta ekimenak sortuz, eta garatzen jarraitzeko beharra azalduz.

BERDINTASUNEAN aurrera egiteko ekintzak, informazioak…eta, ondorioz, PERTSONAREN nahiz GIZARTEAREN OREKA lortzera bideratutakoak.