Eskola kiroleko aseguruaren estaldura: jarduketa protokola

(2025/04/07an eguneratua)

 


Eskola kirolaren aseguruaren
infografia


Istripu partea (SURNE)

Eskola kiroleko lizentziaren estaldura

Eskola kirolaren programako jardueretan izena emanda dauden parte-hartzaileek (kirolariek, entrenatzaileek, monitoreek, delegatuek) aseguru poliza bat izango dute, istripu aseguruaren, erantzukizun zibilaren, galera anatomiko eta funtzionalengatiko kalte ordainaren eta heriotzaren arriskuen estaldura bermatzeko.

Estaldura horien onuradun izateko ezinbestekoa da  Gipuzkoako eskola-kirolaren programako  jardueretan horretarako gaitutako aplikazio informatikoan izena emanda egotea.

Zehazki,hauek dira eskola kiroleko aseguruaren estaldura duten jarduerak:

  • Eskola-kirolaren urteko programan sartutako programak:
    • Multikirola programa
    • Kirol-hastapeneko programa
    • Jolas-Hezi programa
    • EKE programa
    • Kirol bakarreko hastapen-programa
    • Kasuan kasuko lurralde federazioen urteko hitzarmenetan jasotako teknifikazio-jarduerak
  • Saskibaloi,eskubaloi, futbol eta errugbi modalitateetako hastapen-unitateen jarduerak (kirol-eskolak).

Programatik kanpoko gainerako jarduerak (txapelketak, campusak, etab.) eskola-kiroleko aseguruaren estalduratik kanpo geratzen dira.

Aseguruak, halaber, eskola kirolaren aplikazioan izena emanda dauden parte-hartzaileak estaltzen ditu, bai jardueran zehar edo dagokion jarduerarako joan-etorrietan gertatutako edozein istripu, bai  istripuaren ondorioz beharrezkok  izan daitezkeen errehabilitazio-saioak.

 hemen kontsulta dezakezu aseguruaren estaldura.

Istripua gertatuz gero jarraitu beharreko prozedura (Infografia)

Eskola lizentzia duen parte-hartzaileak istripua izan badu eskola kirolaren programaren barruko jarduera batean, prozedura honi jarraitu beharko dio:

1. Lehenengo asistentzia istripu baten eraginez:

  • Zaurituak ezbeharra izan ostean asistentzia medikoa behar badu, ASESMED-era deitu behar da: 926406441 (24 orduko arreta). Bertan, gertuko itundutako zentrora bideratuko dute eta bertara joan beharko da zauritua. ASESMED-ek poliza zenbakia eskatuko balu, hau da, poliza zenbakia: 20230620326992
  • Istripua izanez gero, beti bete beharko da Istripu Partea. Hemen bete behar den istripu partea. Dagokion erakundeak eskola-kirolaren aplikaziora igo beharko du betetako istripuen partea. Gipuzkoako Foru Aldundiak istripuen partea zigilatu ondoren, erakundari bidaliko zaio, bai eta istripua izan duen pertsonaren aita/ama/legezko tutoreari ere. Azken horrek ASESMEDera bidali beharko du istripuaren partea, espedientea abian jar dadin, ezinbestekoa izango dena hurrengo kontsultak hitzartu ahal izateko: autorizaciones@asesmed.es
  • Zauritua ITUNDU GABEKO ZENTRO batera baldin badoa (Osakidetza edo aseguroarena ez den bestelako zentro medikoak), SURNEK bere gain hartuko du istripua gertatu eta hurrengo 24 orduetan jasotako LARRIALDIKO arretaren kostua, betiere BIZI-LARRIALDIA baldin bada (zaurituaren bizia arriskuan egotea), eta dagokion txosten medikoa aurkeztu beharko da. Ondorengo asistentzia eta jarraipenerako (dela espezialistarekin egin beharreko kontsultak, dela miaketa-probak, etab.), baimena eskatu beharko da, nahitaez, 24 orduko arreta-telefonoan (ASESMED: 926406441)
  • Hori horrela egiten ez den kasuetan, hau da, kaltetua Osakidetzara joaten bada eta ASESMEDi ezer jakinarazten ez bazaio, gerta daiteke aseguruak istripua bere gain ez hartu eta sortutako gastuak kaltetuak ordaindu behar izatea.

2. Eskualdeko Kirol Bulegoan honako agiri hauek aurkeztu behar dira, bestelako zentrora joanez gero:

  • Larrialdietako txosten medikoa (bakarrik itundu gabeko zentro batera joan bada).
  • Jatorrizko faktura (ez dira onartuko posta elektronikoz bidalitakoak).
  • Faktura ordaindu duen pertsonaren datuak:
    • Izen-abizenak
    • NANaren kopia
    • Kontu korrontea (20 digitu)

3. Ordaintzeko prozedura:

  • Agiriak aurkeztu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratatu duen aseguru-etxeari bidaliko zaizkio. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, aseguruak ordainketa egingo du.
  • Ordainketa 2 hilabeteren buruan jasotzen ez bada, harremanetan jarri behar da dagokion Eskualdeko Kirol Bulegoarekin.

 

Eskualdeko Kirol Bulegoen kontaktua:

 

Bestelako informazioa

Euskadiko Jokoak

  • Eskola kiroleko lizentzia nahitaezkoa da Euskadiko Eskolarteko Jokoetan parte hartzeko.
  • Euskadiko Jokoak antolatzen dituen erakundea (Eusko Jaurlaritza) erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeaz arduratzen da, lehiaketa horretan beren erruz edo zabarkeriaz parte-hartzaileei eragindako kalteengatik, bai eta istripu aseguru bat ere bai.

 

Espainiako txapelketak

  • Espainiako Federazioak derrigorrez lizentzia federatua izatea eskatzen duen kasuetan (judoa, adibidez), lizentzia horrek lehiaketan eta/edo entrenamenduan gertatutako edozein istripu estaliko luke. Lizentzia federatuaren aseguruaren estaldurari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan dagokion federazioarekin.
  • Espainiako Federazioak baimentzen duenean eskola lizentziarekin parte hartzea (hala nola saskibaloia, eskubaloia), eskola lizentziak ez du aseguru estaldurarik, eskola kiroleko programatik kanpo dagoen jarduera bat delako. Kasu horretan, dagokion klubak aseguru bat kontratatu beharko du lehiaketa egunetarako, Espainiako Txapelketara doazen kirolarientzat (adibidez, saskibaloia).