KONTAKTURIK GABEKO ESKOLA KIROLA

Atal honetan, kontakturik gabeko eskola kirola garatzeko baliabideak aurkituko dituzu. Baliabide horiek bi oinarri dituzte:

Lehenengoa, umeak eta beren premiak erdigunean ezartzea. Horregatik, saioetan emozioen lanketa egiteko oso oinarrizkoak diren proposamen batzuk jarri dizkizuegu. Horiek, “betiko” saioetan txertatu ahalko dituzue. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu kirolariak kirolaren gainetik ipintzea eta, bereziki, gure eskola umeak pairatzen ari diren egoeren aurrean trebatu eta ahalduntzea.

Bigarrena, gutxieneko distantzia utziz antolatu behar diren kirol saioetarako adibideak dira. Zuzeneko interakzioko ekintzak antolatzerik ez izateak, irudimena eta sormena eskatzen digute hezitzaile eta entrenatzaileoi. Proposatu dizkizuegun hamabi saio hauek barru sena piztu araziko dizuete, zuen saioak egungo errealitate berrira egokitzen laguntzeko.

 

Dokumentazioa

pdf
208 KB
05·10·2020
 
pdf
1.3 MB
05·10·2020
 

 

Saioak