SAIO PRESENTZIALIK GABEKO NERABEEN KIROL SUSTAPENA

Hemen, nerabeen jarduera fisikoa eta kirola saio presentzialik gabe sustatzeko baliabideak aurkituko dituzu. Nerabeen beharrak eta ongizate integrala erdigunean jarriz, hainbat alderdi jorratuko dituzten orientazio tresnak dira.

Batetik, alderdi mental, emozional, eta soziala garatzen lagunduko duten fitxak proposatzen dizkizuegu. Sarri entrenamenduetan alde batera uzten diren gaiak jorratuko dira bertan, gehienetan zeharka landu ohi direnak.

Bestetik, alderdi fisikoa lantzeko argibideak adierazi eta zenbait adibide eta ariketa proposatzen dizkizuegu. Bertan aurkituko dituzue jarduera fisiko eta kirol ezberdinetatik abiatuta landu beharreko oinarrizko gaitasun fisikoak eta abileziak eta horiek egituratzeko aukerak, taula batetik bestera igaroaz dokumentu edo fitxa bakoitzean aurrera eginez, argibideak jarraituz.

Fitxa hauekin bilatzen dena da entrenatzaile bakoitzak ikastea saio anitz eta aberasgarriak sortzen. Jarraian ikus dezakezue zein egitura duen dokumentu horietako bakoitzak:

  • Fitxa bakoitzean landuko den gaiaren azalpena eta definizioa.
  • Zein garrantzia duen lantzen den gaiak gazteen kirol heziketan.
  • Zein kiroletan izan daitekeen aplikagarri.
  • Gaiaren aplikagarritasun praktikoa eta adibideak. Atal honek irudiz lagundutako azalpenak izango ditu (agian bideoz).
  • Erreferentzia bibliografikoak (gaiekin erlazioa duten artikulu eta liburuen azterketa eta lanerako moldaketa)

Esan bezala, 10 gai jorratuko dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, gai bakanduak izango direnik, elkar eragina izango dutenez, batak bestearen aipamenak izango ditu. Hauek dira jorratuko diren gaiak: