TELE ESKOLA KIROLA

Atal honetan, Eskola Kirola Telematikoa garatzeko baliabideak aurkituko dituzu. Baliabide hauek bi oinarri dituzte:

Lehena, umeak eta bere premiak erdigunean ezartzea. Horregatik, emozioen lanketa egiteko oinarrizko proposamen batzuk aurkitu ditzakezue. Bide horretan laguntzeko asmoz, haur eta hezitzaileentzat baliagarriak izango diren bideo luzeagoak gehitu ditugu.

Horiek guztiak, saio telematikoetan txertatu ditzakezue. Oso garrantzitsu dirudigu, kirolariak kirolaren gainetik ipintzea. Eta bereziki, gure eskola umeak pairatzen ari diren egoeren aurrean trebatu, baliabideak eskaini eta ahalduntzea.

Bigarren oinarria, eskola kirol saio telematikoak burutzeko adibide eta ideiak dira. Argi dago, etxean ezingo dugula kirol zelai batean egingo genukeen saio baten antzerakoa burutu, baina posible da, telematikoki ere mugitu eta jolastea, pantailan zehar bada ere taldekideekin komunikatu eta harremanak sustatzea eta taldearen presentzia sentitzea. Beraz, ideala ez bada ere, haurren garapen mentala, emozionala, soziala eta motorra lagunduz.

Saio telematikoek hezitzaile eta entrenatzaileoi irudimena eta sormena garatzea eskatzen digute, Proposatu dizkizuegun saio horien bitartez zuen sormen gaitasuna piztea espero dugu; modu horretan, egungo errealitate berrira egokitzen lagunduko dizuen itxaropenaz.

Saioak