Kirol federazioak

Orri honetan kirol federatuari buruzko informazioa eskuratzeko aukera izango duzu. Alde batetik, indarrean dauden federazioen araudia ezagutu ahal izango duzu. Atal honetan, araudia bi taldetan banatu da: araudi orokorra eta hauteskunde-araudia. Bestalde, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Federazioen zerrenda ikusteko aukera izango duzu.

Araudi orokorra

Gaur egun, indarrean dagoen dekretua 16/2006 Dekretua da, urtarrilaren 31koa, Euskal Kirol Federazioei buruzkoa.

 

Dokumentua deskargatu

Federazioen Dekretua [pdf]

 

 

 

Modalitateen eta diziplinen katalogoa

AGINDUA, 2022ko otsailaren 10ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako modalitateen eta diziplinen katalogoa eguneratzen duena.

Kirol klub bat sortzeko asmoa baldin baduzu, kontuan hartu eskumen hori (kirol kluben erregistroa) Eusko Jaurlaritzari dagokiola. Esteka honen bitartez, baduzu informazioa jasotzea eta baliabide telematikoak erabiltzea honako helburu hauek lortzeko:

  • Klub bat sortzea
  • Klubaren estatutuak aldatu edo egokitzea
  • Ordezkaritza eta administrazio organoetako kideak izendatzea
  • Kluba desegitea

Kirol Entitate Erregistroan tramitazioaren bat egin