Kirol Etxea

 

Sarrera

Kirol Etxea kirolaren tokia eta kirolerako tokia da. Gipuzkoako Foru Aldundiak duen ekipamendu honek gipuzkoarron artean kirola sustatzeko helburua du.

Hemen, Gipuzkoako kirol federazioek eta beraien elkarteak (AFEDEGI) kokatua dituzte bere egoitzak, eta horrela bere lanak hobetu eta horien oihartzuna zabaldu ditzakete: bere programak, ikastaroak eta bitartekoak.

Kirol Etxeak baditu beste hainbat eragin. Beste batzuen artean, honako hauek:

  • Federazioen ehunduraren eta elkartu gabeko kirolaren harremanak erraztea.
  • Federazioen eta kirolgaien eskumena duen departamentuaren arteko komunikazio bideak ezartzea.
  • Kirolari buruz hitz egiteko eta kirola bultzatzeko jendearen bilgunea eta topalekua izatea.

Betekizun hauek betetzeko, Kirol Etxeak eskaintzen ditu, Gipuzkoako kirol federazioentzat bulegoak, kirol munduari eskainitako informazio gunea eta, herritarrentzako gunea denez, erabiltzeko aretoak.

Kirol Etxea
Anoeta pasealekua, 15 (Anoeta estadioa)
20014 Donostia

TELÉFONO

 

 

 

Egitura

Kirol Etxeko egitura [pdf]

Eraikinaren egituraren planoa, areto guztiak izendaturik dituela.