EMAKUMEOK MUGIENDUAN APLIKAZIOAREN PRIBATASUN POLITIKA
Izaera pertsonaleko datuen babeserako informazioa
Tratamenduaren arduraduna eta kontaktua
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua / Kirol Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza / 943 112 497 / kirolak@gipuzkoa.eus
Datuen babeseko ordezkaria
dbo@gipuzkoa.eus
Gipuzkoa Plaza z/g, 2. solairua
Helburua
2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datuen Babeserako Araubide Orokorrari buruzkoa xedatutakoa betetzeko, jakinarazten dizugu EMAKUMEOK MUGIMENDUAN APPean emango dituzun datuei tratamendua emango zaiela, hain zuzen ere jarduera fisikoaren monitorizazioa, guztiontzako kirolaren sustapen ekimenen komunikazioa eta ikerketa zientifiko zein estatistika analisiak egiteko.
Tratamenduaren legitimazioa (oinarri juridikoa)
Tratamenduaren erantzuleari emandako botere publikoak eta interesdunak emandako adostasuna oinarri hartuta egiten da tratamendua, hurrenez hurren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 artikuluko e) eta a) letretan jasotakoak, pertsona fisikoen babesari buruzkoa dena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez.
27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako foru organoen arteko Harremanei buruzkoa. 7.b.6. artikulua.
14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
Interesdunak berariazko onespena ematen du:
- Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Kirol Zerbitzuak izen emate eskabidean emandako datu guztiak GFAko Eskola kiroleko programan parte hartzen duten federazio, klub eta entitateei jakinarazteko, baita ikerketa zientifiko edo akademikoetarako ere.
- Erreferentziako kokapenari buruzko datuak jaso eta aplikazioaren kokapenari buruzko datuen erabilera egiten diren, kirol jardueretako datuak bildu, egituratu eta gordetzeko asmoz.
- GFAko Eskola kiroleko programako jardueretan irudiak grabatu eta kudeatzeko, irudiok beharrezkoak baitira jarduerak antolatzeko, hedatzeko eta ikuskatzeko. Datuak xede horretarako baino ez dira erabiliko.
Interesdunak eskubidea izango du edozein unetan bere onespenean atzera egiteko. Horrelakorik gertatuz gero, ez du eraginik izango aurretiko onespenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Datuen komunikazioa
Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espreski baimenduetakoei edo Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.
Datuak mantentzeko epeak
Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran (jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko) eta historikoak eta estadistikak osatzeko.
Interesdunen eskubideak
Interesdunak aukera izango du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo tratamendua mugatzeko, eta aurka egiteko. Eskubide horiek erabiltzeko, tratamenduaren arduradunarekin jarri beharko da harremanetan, https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/inicio helbidean eskuragarri dauden formularioen bidez.
Datu pertsonalen tratamenduaren inguruko gaietarako, datuen babeseko ordezkariarekin ere harremanetan jar daiteke, dbo@gipuzkoa.eus helbidean.
Informazio gehigarria