Eskola kiroleko tramiteak

Eskola-kiroleko taldeak eta parte-hartzaileak inskribatzea

Eskola-kiroleko ibilbideetan parte hartu ahal izateko, parte hartzen duten taldeek eta ikasleek eskola-kirolaren aplikazioan izena eman behar dute.

Izena eman

Izen emateak egiteko tutoriala

Izen emateak: epeak eta arduradunak

Mendizaletasuneko joan-etorrien izen-emateak egiteko tutoriala

 

Izaera pertsonaleko datuen babeserako informazioa (2023/09/07an eguneratua )

Izaera pertsonaleko datuen babeserako onespen eredua (2023/03/28an eguneratua )

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria: sexu-izaerako deliturik egin den ala ez egiaztatzen duen ziurtagiriaren inguruko informazioa

Baimenak

Eskola kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretuaren arabera, eskola-kiroleko urteko programetan jasota ez daudelako edo programa horietan jasotako arau orokorren salbuespenak direlako, aldez aurreko administrazio-baimena behar duten kirol-jarduera edo -jarduera jakin batzuetan parte hartzeko.

Jakinarazten dizuegu 2022. urtetik aurrera ordezkaritzarik gabeko izapideak ez direla onartuko, eta, hortaz, legezko ordezkaritza edota ordezkaritza korporatiboa ez duten entitateei gomendatzen zaie hura lortzeko beharrezkoak diren aurretiazko izapideak egitea. Tutorialean jarraitu beharreko urratsak ikusi daitezke. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol eragileentzako Aholkularitza Zerbitzuarekin (Telefonoa: 943 063 536 edo kirolagertu@gipuzkoa.eus).

 

 

Eskola Kiroleko baimenak

Online tramitazioa

1.1 eta 1.2 baimenak eskatzeko tutoriala

Jardueren programa aurkezteko eredua (1.1. baimena)

3.1 baimena eskatzeko tutoriala

2.2 baimena eskatzeko tutoriala

Kirol hastapeneko unitateak baimentzeko eskaera

 Online tramitazioa

 4.1 baimena eskatzeko tutoriala

Kirol hastapeneko unitateen baimena luzatzeko eskaera

 Online tramitazioa

 4.2 baimena eskatzeko tutoriala

Garaikurren eskaera

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketetako finalak gerturatzen direnean, eta bertan ematen diren Trofeo eta dominen horniketa zuzen egin dadin , horretarako eskabideak gutxienez hilabete bateko aurrerapenarekin bidaltzeko eskatzen dizuegu.

Ildo horretan, galdetegi bat bidaltzen dizuegu, eta bertan eskaera egiteko behar diren datu guztiak azaltzen dira. Eskaerak, Donostialdeko Kiroleko Eskualde Bulegora (Kirol Etxea, Anoeta pasealekua, 5 20014 Donostia), bidali beharko dira, dep.donostialdea@gipuzkoa.eus posta elektronikora edo 943 459 593 telekopia zenbakira.

Edozein argibidetarako 943 473 171 telefono zenbakira dei dezakezue (ordutegia; asteazkenetan, 10:00-13:00 eta 15:00-18:00; ostegunetan 16:00-18:00).

Eskaera orria eskuratu (.xls)