Kirol eragileei zuzendutako aholkularitza zerbitzua

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren doako zerbitzu bat da, Gipuzkoako kirol entitateei laguntzeko, administrazioarekin egin behar dituzten izapideetan.
 

Zer da eta zer sartzen da?

Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga, lan eta kirol arloko doako aholkularitza zerbitzu bat jartzen du kirol eragileen eta, oro har, herritarren eskura, haien ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren izapideetarako, hala nola:

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak ematen dituen zerbitzuei buruzko informazioa eta hedapena.
  2. Dirulaguntzak izapidetzeko laguntza.
  3. Aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea ziurtagiri digitalak lortzeko, estatutuak eguneratzeko, entitatearen legezko eta borondatezko ordezkaritzarako, eta kirol entitateek administrazioarekiko harremanetan egin behar dituzten bestelako izapideetarako.

Arlo horretan, entitateei eskaini beharreko zerbitzuak honako zeregin hauek izango ditu:

  • Jarraitu beharreko prozedurei buruzko informazioa, entitate interesdunaren izapideak amaitu arte.
  • Inprimaki ereduak edo informatika aplikazioen ereduak ematea, baita interneta eta eskatutako informazioa lortzeko datu-iturriak ere.
  • Izapideak egiten laguntzea, hala badagokio.
     

Nola funzionatzen du?

Gipuzkoako kirol eragileek harremanetan jartzeko
bide hauek dituzte

 

Aholkularitzak berehalako konponbidea duela uste bada, telefonoz edo posta elektronikoz ebatziko da.

Aholkularitzak hitzordu bat ezartzea eskatzen duela uste bada, ordutegia adostuz, kirol eragileari dagokion Eskualdeko Kirol Bulegoan egingo da. Gaia konplexua bada eta kirol eragileak dokumentazioa aurkeztu behar badu, kirol eragilearen egoitzan bertan egingo da hitzordua.

 

Telefono bidezko arreta-ordutegia

Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 18:00etara.

Ostiraletan: 09.00etatik 13:00etara