Kirolean lehentasunezko mezenasgo jarduerak

 

Araudia

Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak (2004ko apirilaren 19an argitaratua), irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak;

  • III. Tituluko IV. Kapitulua; zein zerga onura aplikatzen zaizkien lehentasuna aitortua duten jarduerei jasotzen du.
  • 29. Artikulua; Aldundiak interés orokorreko xedeen esparruan lehentasunezkotzat jotzen diren mezenasgo jardueren zerrenda bat ezarri ahal izango duela ekitaldi bakoitzerako xedatzen du.

18/2024 Foru Dekretua, lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2024. urterako ezartzen dituena;

  • 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetarako eskola kiroleko jarduerak
  • Gipuzkoako kirol elkarte, selekzio eta kirolariek kirol txapelketetan parte hartzea
  • Kirol jarduera edota ekitaldiak
  • Protagonistak emakumeak eta/edo emakumeen partaidetza bultzatzen duten kirol jarduera edo lehiaketak
  • Gipuzkoan gauzatzen diren kirol egokituko edota inklusiboko programak
  • Gipuzkoako goi errendimenduko kirol taldeak eta kirolariak finantzatzea haien xedea denean

 

Eskaera

Eskaera honela aurkez daiteke:

- Erregistro elektronikoaren bidez, urte osoan, egunero, 24 orduz, honako helbide eta esteka hauen bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus, tramiteak eta erregistro elektronikoa.

- Pertsona fisikoek, gainera, aurrez aurre, honako toki eta ordu hauetan:

  • Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko erregistroan, Okendo kalea 20, 1. solairua, Donostia. Ordutegia: 8:30etik 14:00etara (astelehenetik ostiralera).
  • Erregistro Zentralean. Foru Jauregia. Gipuzkoa Plaza z.g. (sarrera). Ordutegia: 8:30etik 18:30era (astelehenetik ostegunera bitartean) eta 8:30etik 14:30era (ostiraletan).
  • Posta bulegoetan. Kasu honetan zure gutun-azala irekia aurkeztu beharko duzu eta eskaera orrian data eta zigilua jartzeko eskatu. Aurkeztu izanaren egiaztagiria nahi izanez gero eskaeraren kopian zigilatzeko eskatu.

Aipatutako eskaera horrekin batera, lehentasunezko izaera eskatzen zaion jarduera edo programaren deskribapenari buruzko memoria bat aurkeztu beharko da, bai eta inbertsio, gastu eta sarreren aurrekontu bat.

Azkenik, eskaera aurkezteko epea 2024ko abenduaren 1ean amaitzen den arren, eskatzen dizuegu, ahal den heinean, eskaera lehenago aurkezteko.

 

Memoria

Honako informazio hau sartu beharko da irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak aplikatzeko Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 87/2004 Foru Dekretuak 8. artikuluaren 1. apartatuan aipatutako memorian: genero eraginari buruzko informazioa, jarduerak edo programak genero estereotipoak desagertzeko helburuak bete izanari buruzko informazioa, eta, azkenik, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren sustapenari buruzko informazioa; bereziki:

a) Datuak sexuaren arabera bereizita.

b) Jarduerak edo programak pertsona juridikoek garatzen dituztenean, gobernu organoen osaerari buruzko informazioa.

c) Jarduerak edo programak zein kolektibori dauden zuzenduta, eta haien bidez zein helburu lortu nahi diren.