Carmen Adarraga Saria

 

Kirol Zuzendaritza Nagusiaren helburuetako bat kirolean aukera berdintasuna sustatzea da.

Bi helburu horiek bateratuta, garrantzitsua da kirolean bideak irekiz eta berdintasunaren aldeko aldaketa eta eraldaketa sozialak eraginez beren jarrerarengatik edo ibilbidearengatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuen jarduna publikoki saritzea eta aitortzea.

Kirolaren munduan, urtez urte eta egunez egun, nesken eta emakumeen beste belaunaldi batzuei bidea irekitzen jarraitu duten pertsonak nabarmentzea. Pertsona horiek, kirolaren bidez, emakume belaunaldi berriei eusten baitiete eta inspiratzen baitituzte, hartara gizarte bidezkoago, orekatuago eta askeago eraikitzeko.

Sari honekin Aldundiak berdintasunarekiko duen konpromiso argi eta etengabea gauzatzen da, aintzatetsiz kirolean onena ematen duten eta helburu garrantzitsuak lortzen dituzten hainbeste pertsonen lana, batzuetan kirol-helburu hutsak baino oztopo gehiagori aurre egin behar izaten dietelarik ere.

 

Carmen Adarraga

Carmen Adarragari dagokionez, Carmen Adarraga Gipuzkoako kirolaren aitzindari izan zen, salgaien artean bidaiatzen zuena saskibaloi partida bat jokatzeko. Adarraga Hernanin jaio zen, eta Espainiako saskibaloi selekzioko lehendabiziko kapitaina izan zen, hala izendatu baitzuten taldeak jokatu zuen aurreneko partidarako: 1942an jokatu zuten Italiaren aurka, gauerdian, Madrilgo Complutense unibertsitatean.

Horrez gain, Adarraga belar hockeyko eta eskubaloiko jokalaria izan zen. Horrek garbi uzten du kirol espiritu nabarmena zuela, garai hartan, 1940ko hamarkadan, batere erraza ere ez zena.