2020ko Carmen Adarraga V. Saria - Arantxa del Puerto Astiz

 

Arantza del Puerto Astiz andreak jaso zuen Carmen Adarraga V. Saria, "futbolari lotutako bizitza oso bat" aitortzeko. Donostiarra aitzindaria izan zen kirol horren munduan, eta Añorgan egin zuen ibilbide osoa. Espainiako selekzioan ere nabarmendu zen (nazioarte mailan partida gehien jokatu dituen historiako bigarren jokalaria da, 80 partidarekin), eta 1997ko Eurokopa jokatu zuen taldeko kide izan zen; talde horrek hirugarren postuan amaitu zuen nazioarteko txapelketa batean parte hartu zuen lehen aldian.