2021eko Carmen Adarraga VI. Saria – Carmen Diez Mintegui

 

Carmen Adarraga VI. Saria Carmen Diez Mintegui antropologoari eman zaio, aditua eta aitzindaria baita genero arloko ikasketetan eremxu publikoetan, besteak beste, kirol arloan.

Gaur egun dauden osasun murrizketen ondorioz formatu murriztuan egin zen ekitaldia, eta bertan izan ziren saridunaren senideak eta lagunak, kirol sektoreko agenteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari instituzional gutxi batzuk.

Harkaitz Millán Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuak eman zuen saria. "Aldundiak berdintasunarekiko duen konpromiso argia eta etengabea" azpimarratu zuen, "kirolean beren onena ematen duten eta helburu garrantzitsuak lortzen dituzten hainbat emakumeren lana aitortuz, kontuan hartuta, batzuetan, kirol oztopo hutsei baino oztopo gehiagori aurre egin behar izaten diotela».

Sariaren bidez, pertsona horiek nabarmendu nahi dira, zeinak mugarri baitira kirolaren munduan nesken eta emakumeen beste belaunaldi batzuei bidea irekitzeko.