2024ko Carmen Adarraga IX. Saria – Tati Garmendia López

 

Carmen Adarraga IX. Saria Tatiana Garmendia Lópezi eman zaio. Kirol-sektoreko pertsona. Euskal Herriko eta Espainiako emakumezkoen eskubaloiko jokalari, entrenatzaile eta agintari gisa erreferentea. Ate eta bide asko ireki ditu, ondorengo belaunaldiek jarrai eta zabal ditzaten.

Ospakizun-ekitaldia martxoaren 14an egin zen Kiroletxean. Bertan izan ziren sarituaren senideak, lagunak, kirol-sektoreko agenteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza instituzional bat.