Etorkizuneko kirolariak

Gipuzkoako Foru Aldundiak programa berezi bat dauka laguntza emateko, teknika eta diru aldetik, goi mailako kirolera iristeko aukera duten etorkizuneko kirolariei. 

Beraz, Aldundiak urtero egiten duen deialdian jasotzen dira etorkizuneko kirolari izendatzeko bete behar diren baldintzak, prozedurak eta izendapen horren ondorioak. Eskaerak federazioek eta klubek egin behar dituzte. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Orrialde honetan aurkituko dituzu aipatutako programara sartzeko behar diren agiriak eta informazioa.

Gainera, galdetegi labur bat beteta, Etorkizuneko Kirolari izateko gutxieneko baldintzak betetzen dituzun jakin ahal izango duzu.

 

 

2024ko etorkizuneko Kirolariak