Klubak

Gipuzkoako klubek zeregin garrantzitsua dute gure lurraldeko kirol praktika egituratua sustatzen. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzan ofizialki erregistratutako mila klub baino gehiago daude Gipuzkoan. Horien artean, askotariko tamaina eta xedeak dituzten entitate pribatuak daude, herritarrek berek sortuak kirol jarduera sustatzeko asmoz, eta, beraz, nork bere ikuspegia du jarritako helburuak lortzeko. Nolanahi ere, osotasunean hartzen baditugu, eskaintza zabal eta oso bat eskaintzen diete gipuzkoarrei.

Gipuzkoako klubak, bestalde, lotura egiten dute gure lurraldearen kirol zaletasunaren eta elkarte tradizio aberatsaren artean, eta gizarteak eskatzen dituen erronka berriei erantzuten diete. Gero eta klub gehiago saiatzen dira beren ingurunean integrazioa areagotzen eta beren helburuak gizarteak oro har dituenekin lerrokatzen, kirolaren kontzeptu tradizionala zabalduz eta zenbait balio aintzat hartuz, hala nola kudeaketaren bikaintasuna eta jasangarritasun ekonomikoa, kirolarien prestakuntza egokia eta eraginkorra, genero berdintasuna, aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarteratzea eta justizia soziala.