2014az geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak. Leiho berrian irekiko da. hainbat hitzarmen sinatu dituzte Gipuzkoako Eskalada Guneen Berrekipamendu Jasangarria egitasmoa gauzatze aldera.
Egitasmoaren xedea da Gipuzkoako Lurraldean kokatzen diren eskalada gune batzuk berrekipatzea, beti ere bertako ondasunaren babesari eta eskalatzaileen segurtasunari begira. Bidean hainbat Udalen kolaborazioa ere ezinbestekoa izan da, beraien lurretan kokaturiko guneetan lanak gauzatu ahal izateko.
Proiektu berritzailea izanik, jakina zen hainbat eta hainbat arazoei aurre egin beharko zitzaiela, inoiz errealitate egingo ba zen. Apurka bada ere arazo horietako ugari gaindituz joan gara eta egitasmoa ikusgai da gure lurreldean zehar. Besteak beste, proiektuak berak ekar zitzakeen erantzukizun zibila eta Administrazioaren ondare-erantzukizunaren inguruko txosten juridikoa egitea beharrezkoa izan zen.
Erantzukizun zibila eta Administrazioaren ondare-erantzukizuna
Guzti honen emaitza orrialde honetan ikus daiteke, baita https://www.gmf.eus/eu/ lotunean ere. Eskalada gune bakoitzaren argazkia sakatu ezkero, bertako txosten teknikoa topa daiteke.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.