3K programa

 

Hobetzea doakoa da!

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bizkaia eta Arabako Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskalit-ekin batera, 3K Programa bultzatzen du, gure arloko kudeaketa hobetzeko: jarduera fisikoa eta kirol arloarena.

Zer eta norentzat da?

Programa hau Gipuzkoako kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzera zuzenduta dago: Klub, federazio, enpresa, ikastetxe, guraso-elkarte, kirol instalazio… guztiek parte hartu dezakete.
3 urteko iraupena du. Dena den, beste formatu batzuk badaude (galdetu). Urtean 40 ordu inguruko dedikazioa eskatzen du programak. Tailer ezberdinez osatua dago (batzuk on-line eta besteak Kirol-etxean presentzialak). Erakunde bakoitzaren errealitatea aztertu eta praktikotasunean hobetzen lagunduko zaituztegu.

Zer kostu dauka?

Konpromezu eta esfortzu apur bat besterik ez. DOAKOA DA!

Eta zer irabazten dugu?

  • Baliabideen optimizazioa (giza-baliabideak, ekonomikoak…).
  • Denbora aurreztu erakundearen kudeaketan.
  • Erakundea antolatu eta eguneratuko dugu.
  • Kudeaketa plan oso bat garatzen lagunduko dizuegu.
  • Diru-laguntza batzuetarako puntuagarria da.

Nola eman izena?

IZENA EMATEKO ESTEKA
Epea: URTARRILAK 31a baino lehen.

Informazio osagarria

Zalantzarik?

Zalantzak argitzeko, GFAren Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jarri 943 11 24 97 telefonoan edo kirolak@gipuzkoa.eus helbidera idatzita.

Bestelakoak