Atzealdea "Bizimoduak" bisita berezia Igartubeiti Baserri Museoan

"Bizimoduak" bisita berezia Igartubeiti Baserri Museoan

Lenbur Fundazioarekin elkarlanean, Urola Garaia Turismoaren babesarekin antolatua

"Bizimoduak" bisita berezia Igartubeiti Baserri Museoan

Igartubeiti Baserriak eta Lenbur Fundazioak, Urola Garaiko Turismoarekin batera, bisita tematiko berezia antolatu dute, non Igartubeiti Baserria ezagutzeaz gain, aiton-amonen eskola eta etxebizitza bisitatuko ditugun.

Familia ekintza honetan, baserriko bizimodua ezagutuko dugu zentzumenen bidez, nola egiten zuten lo… zer jan eta edaten zuten…Igartubeiti Baserri Museora bisita sentsorial bat eginez.

Jarraian, industrializazioak bizimodu honetan izan zuen eragina ikusiko dugu, aiton-amonen garaiko eskola eta langileen etxebizitza ezagutuz.

Gaur egungo bizimoduarekin alderatzeko aukera izango dugu, eskolan jasaten zituzten zigorrak, zorroztasuna eta disziplina ezagutuz. Telebistarik, hozkailurik, garbigailurik, edo berogailurik gabeko etxe bizitza batean murgilduko gara, baina aldi berean, garai hartako jolas dibertigarriak ere ezagutuko ditugu.

  • 11:00 Igartubeiti Baserri Museora bisita sentsoriala (Ezkio)
  • 12:30 Aitona-Amonen eskola eta etxebizitza (Legazpi)

Dohainik. 

Izena ematea: 

mirandaola@lenbur.com, igartubeiti@gipuzkoa.eus, 943730428 edo 943722978