"Komikia eta Itsasoa" Lehiaketaren I. edizioa
Martxan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak COMIKDrekin batera antolatu duen Nazioarteko Komiki Lehiaketaren lehen edizioa
- 563
Itsasoa. Eta euskal herritarrak. Bien arteko lotura estu hori da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak COMIKDrekin batera antolatu duen Nazioarteko Komiki Lehiaketaren lehen edizioak izango duen gai nagusia.
Helburua argia da: Kulturak hausnarketarako eta iritzi eta pentsamenduak plazaratzeko topagune izaten jarraitzea, kasu honetan bineten artea erabiliz.
Gai bati loturiko lehiaketa: Komikia eta Itsasoa.
Hortik aurrera, artista bakoitzak erabakiko du zer egin, zein planteamendu hautatu.
Adin mugarik gabe.
Lanak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
Hori bai, artista ez profesionalek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa honek plataforma bat izan nahi du, talentu berrientzako pizgarri bat.
Teknika oro onartuko da, edozein ikuspegi.
Baldintza gutxi batzuk bete beharko dira: lan guztiek originalak izan behar dute eta lau eta zortzi orrialde arteko luzera izango dute.
Lehiaketa abenduaren 4an zabaldu eta 2019ko martxoaren 1ean bukatuko da.
Aurkeztutako lan guztiak, sarituak izan edo ez, Kursaalen 2019ko martxoaren 22etik 24ra egingo den COMIKDn ikusgai izango dira.
Eta sariak:
- LEHEN SARIA: 1200€
- BIGARREN SARIA: 800€
- HIRUGARREN SARIA: 500€
Oinarriak: www.gipuzkoa.eus/eu/aldundia/kultura-turismo-gazteria-eta-kirola webgunea irakur daitezke.