Atzealdea "La pulga". Flamenkoa dantza tailerra.

Egitasmoaren izena : "La pulga". Flamenkoa dantza tailerra.

Eragilea : Askoa Etxebarrieta Lasheras, "La Pulga"

Telefonoa
605754679
Kontaktua
Askoa

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Gorputz hezkuntza

Formatuak:

Tailer partehartzailea
Zein balio sustatzen ditu
Gazteek etorkizunean borrokatzeko motibazio sendoa eta etorkizuneko lanbidea izan daitekeen zerbaitekin harremanetan jar daitezen sustatzea, (Adib.: dantza). Ahalduntze pertsonala eta taldekoa sustatzeaz gain, norberaren eta taldearen lana eta ahalegina, errespetua, lehiakortasunik eza, baizik eta elkarri laguntzea, genero-berdintasuna eta kultura desberdinen inklusioa, Flamenkoa kultura desberdinen nahasketatik sortzen baita.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
12-16 urte tarteko ikasleak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Lekuaren arabera. 25 ikasle inguru.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Tailerreko aurrekontua 250€. (B.E.Z-a gabe, formazioak B.E.Z-a, ez du eramaten).

Jardueraren deskribapena:

Proiektu honetan dantza eta erritmoa edo konpasa dira protagonistak.

Proiektua Flamenko dantza eta erritmo edo konpaseko tailerrean datza, eta bertan landuko dira erritmoa, mugimendu fisikoa, koordinazioa (norberaren gorputzaren mugimenduak, eta horiek musikarekin edo erritmoarekin) eta ikasteko gaitasuna (hainbat urrats, erritmo, etab.).

Tailerra ;
90 minutuko iraupena du, eta landuko dugun, “Palo”-aren erritmoaren gutxieneko ezagutzak emango dira, palmen eta gorputzeko perkusioaren bitartez.
Ondoren, koreografia txiki baten parte izango diren urrats errazak ikasiko dira, gero osorik dantzatuko direnak.
Horretarako, bai erritmoa lantzeko, bai dantza lantzeko, denok korro batean jarriko gara, energia polita sortzeko, eta guztiok parte hartzeko.
*Tailerretan oinarrizko nozioak ikasiko dira, dantza, erritmoa, musika eta, zehazki, Flamenkoa den mundu zirraragarri horrekin harremanetan jartzea dela esango genuke.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Tailerra egin ahal izateko gune egokia, soinu-ekipoa, mugikorra konektatzeko sarrera osagarriarekin, eta bolumen onarekin, espazio osoan ondo entzun dadin.

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena;
Proiektu honek dantza, erritmoa eta musika ditu ardatz, Flamenkoaren bidez. Alde batetik, mugimendua eta erritmoa lantzen dira, baina, horrez gain, Flamenkoa hain aberatsa den arte hori pixka bat gehiago ezagutzeko aukera ematen digu, nahiz eta gero eta ezagunagoa izan, oraindik populazio desberdinentzat ezezagun samarra izan baitaiteke. Dantza eta erritmoa horren bidez indartzen dira.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena;
Ahalduntzea, lana eta ahalegin pertsonala bultzatuko dira, hala nola taldearena, talde-lana, errespetua, lehiakortasunik eza eta elkarri laguntzea, kultura desberdinak sartzea, borrokatzeko motibazioak izatearen garrantzia, ariketa fisikoa. (Etika, Ariketa Fisikoa, Dantza).

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Tailerrak Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”, Flamenko dantzari profesionalak emango ditu, 2009az geroztik Flamenko eta Fusioko hainbat ikuskizun egiten ari dena; “Berriketan”, 2021eko irailean, Flamenkoa eta Txalaparta uztartzen dituen proiektu honek bere bigarren sorkuntza estreinatuk du: “Arima”; “Ufadak”, Flamenko Tradizionala; “Gorria” Flamenkoa eta Bertsoak uztartzen duen proiektua Miren Amurizarekin; “Pecho, Pito, Palma”, Afrikak Kulturak Flamenkoan duen eraginez hitz egiten duen Hitzaldi Dantzatua;, 2021ko Martxoan estrenatuta; “Haizeen Ahotsak”, Flamenkoa eta Stop Motion uztartzen duen proiektua.
informazioa gehiago www.lapulgaflamenco.com.

Eta beste alde batetik, urte hauetan zehar Flamenko dantza eta konpaseko eskolak eta tailerrak egin ditu hainbat herritarrekin; nerabeak, Guekoak bezalako programetan, edo hainbat udalek antolatutako programazioetan, Emakumeak hainbat emakume-etxetan eta berdintasunez antolatutako hainbat programatan…etab, informazioa gehiago www.lapulgaflamenco.com.